Txantiloi:2017-32 Nabarmendutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Gasteiz (ofizialki Vitoria-Gasteiz) Arabako hiriburua da; eta, izatez, Euskal Autonomia Erkidegokoa ere bada, 1980tik, egoitza nagusiak Gasteizen baitituzte bai Eusko Jaurlaritzak, bai Eusko Legebiltzarrak. 250,100 biztanle dituelarik, Euskal Herriko hiri jendetsuenetan bigarrena da, eta Euskal Herriko udalerririk luze-zabalenetan bigarrena, 276,81 kilometro koadrorekin. Jendez eta lurraldez Arabako udalerririk handiena da, alde handiz.

1025. urteko Donemiliagako goldea agirian, Gastehiz izena ageri da, hamarrenak ordaintzen zituen Arabako herri bat izendatzeko. Bestalde, hiriaren sorrera foruak, 1181ekoak, honela dio: Placuit mihi libenti animo et sana mente populare vos in praefata villa, cui novum nomen imposui, scilicet Victoria, quae antea vocabatur Gasteiz.