Txantiloi:2018-49 Nabarmendutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Frantzisko Xabierkoa, bataioko izen-deiturez Frantzisko Jatsu Azpilikueta (Xabier, Nafarroako Erresuma, 1506ko apirilaren 7a - Shangchuan uhartea, Txina, 1552ko abenduaren 3a) nafar misiolaria izan zen, Jesusen Lagundiko lehenengo zazpi kideetako bat. Indietako Apostolua ezizena eman zitzaion. Eliza Katolikoak 1622an santutu zuen, San Frantzisko Xabierkoa izenarekin, eta abenduaren 3an ospatzen du haren eguna. Nafarroako eta Euskal Herriko zaindaria da, eta baita euskararen santu ofiziala ere; hori dela eta, Euskararen Nazioarteko Eguna (ENE) abenduaren 3an da.

Parisen eliza ikasketak egiten ari zela, Ignazio Loiolakoa ezagutu zuen, eta harekin eta beste bost lagunekin, Jesusen Lagundia sortu zuten 1534an. Bizitzako azken hamaika urteak misioetan eman zituen, India, hego-ekialdeko Asia eta Japonian, eta Txinara joan nahi izan zuen, konturatu baitzen japoniarrek Txinan bilatzen zutela jakintzaren sorburua; hartarako ahaleginetan ari zela ordea, sukar batez hil zen.