Txantiloi:Gertaerak/7/26
- 1887 - L. L. Zamenhof mediku eta filologoak Unua Libro argitaratu zuen, Esperantoa azaltzen zuen lehen liburua.
- 1953 - Raul eta Fidel Castro anaiek eta 160 matxinok Moncada kuartelari eraso egin zioten, horrela Kubako Iraultza hasiz.
- 1956 - Gamal Abdel Nasser (irudian) Egiptoko presidenteak Suezko kanala nazionalizatu zuen, nazioartean protestak eraginez.
- 1976 - Txinako Tangshan hirian 7,8 graduko lurrikara gertatu zen. Lurrikara honek 240.000 hildako eragin zituen, XX. mendeko lurrikararik hilgarriena izanik.