Edukira joan

Txantiloi eztabaida:Zirriborro oinarria

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Horrela, kategorien arazoa konpondu da. Itxura dela eta, ondorengo aldaketa proposatzen dut zirriborro oinarria txantiloian. Mila esker! batera azalduko litzateke eta beste gauzatxo batzuk.:

WikiLetra

Artikulu hau zirriborroa baino ez da, edukia oso xumea baita.
Lagundu artikulu hau osatzen, hemen edo goiko aldatu fitxan klik eginez. Mila esker!


Barrie (erantzunak hemen) 13:49, 22 Ekaina 2006 (UTC)

Honek atzeko kolorea txuria du testuaren atzean, kanpokoarentzako edozein kolore aukeratuta ere. Honez gain zer aldatzen da ba? Nik mila esker batera ikusten dut. Agian bereizmenaren arabera baliteke aldaketa txikiren bat egotea, baina aldaketa bakarra dibisioak beharrean taula erabiltzea da? –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 13:54, 22 Ekaina 2006 (UTC)

Kolorearena berdin zait eta egin ditudan aldaketak ezer gutxi dira. Zuk jarritako kolorea jartzen baduzu hobeto, alde horretatik nire ordenagailua ez baitabil lar ondo. Baina bai, taula erabilita irudiaren eta testuaren kokapena hobeto geratzen da. Irudia ezker aldean eta testua eskuinean. Txantiloi hau ezin da erabili adibide bezala baina begiratu informatikakoan. Honetaz gain beste akats txiki bat dago: gaiarekin bi aldiz jarri duzu, batean gaia eta bestean gaiarekin izan beharko zen tokian.—Barrie (erantzunak hemen) 14:02, 22 Ekaina 2006 (UTC)

Ez da akatsa, if horren baldintza bata eta ondorioa bestea. Aurretik badago {{{gaia}}} aldagaia, ondoren {{{gaiarekin}}} bi aldiz arrazoi hori dela-eta. –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 14:31, 22 Ekaina 2006 (UTC)

Bale, ongi dago jakitea. Itxurarena dagoen bezala utzi?—Barrie (erantzunak hemen) 14:44, 22 Ekaina 2006 (UTC)

Nik uste dut zuk ezberdin ikustearen arazoa testuaren luzeraren ondorioa dela, duzun bereizmenaren arabera hurrengo lerrora pasa baitaiteke Mila esker hori. Nik mezu laburragoa jarriko nuke, ingelesezko zirriborro txantiloietan duten bezalaxe: Artikulu hau informatikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun zenezake edukia handituz. Informatika loturarekin lehen bezala, eta editatzearen lotura edukia handituz horretan jarriko nuke. Edukia oso xumea baita eta nola aldatu daitekeen bi aldiz azaltzea errepikakorra eta soberakoa da, errazena lotura zuzenean ematea da. Dena dela, arazoak ekiditeko taula erabil genezake. Adibidea:
Informatika Artikulu hau informatikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun zenezake edukia handituz.

Nik garbiago ikusten dut. Zer iruditzen?

TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 15:02, 22 Ekaina 2006 (UTC)

Hobeto, askosaz hobetoago. Nik ere pentsatu izan dut dut laburtzearena ingeleseko eta ikusita. Pentsatu bakarrik. Testua laburra izanik, ez litzateke arazorik egon beharko; gutxiago oraindik txantiloia babestuta badago. Zure adibidea jarriko nuke. Aurrera.—Barrie (erantzunak hemen) 15:07, 22 Ekaina 2006 (UTC)

Nik bigarren esaldia apur bat aldatuko nuke: Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. --josugoni (hemen idatzi) 15:11, 22 Ekaina 2006 (UTC)

[[Irudi:{{{irudia|Puzzle stub.png}}}|40px|Informatika]] kodea gaizki dago. Uste dut [[Irudi:{{{irudia|Puzzle stub.png}}}|40px|{{{gaia|Zirriborro}}}]] jarri beharko lukeela.—Barrie (erantzunak hemen) 14:52, 23 Ekaina 2006 (UTC)

Arrazoi osoa duzu, aldatu dut! –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 14:55, 23 Ekaina 2006 (UTC)

Iruditxoaren tamaina

[aldatu iturburu kodea]

Iepa! Nire ustez irudiaren tamaina txikiagoa izan beharko litzateke, batez ere irudi bertikal bat jartzean nahiko handia geratzen delako bertikalean. Egokiena izango litzateke {{{tamaina|40px}}} jartzea eta horrela tamaina ere erregulatu daiteke. Zer uste duzue? -Theklan; (zer?) 19:19, 25 Azaroa 2006 (UTC)

Adibide baterako ikusi Kodesko mendilerroa artikulua!
Baliteke hobeto geratzea. Gainera, aukera hau aprobetxatu nahi dut zera esateko: zirriborro txantiloiak sortzeko modu bat izan beharko genuke eta ez bi. Esan nahi dut txantiloi batzuk, zientzia zirriborroak kategoriakoak eta, gai bakoitzerako txantiloi bat dutela sortuta. Ez da horrela gertatzen Theklanek erabiltzen duen metodoarekin geografia txantiloien kasuan; oinarri betetik abiatuz daude sortuta denak. Metodo bakar izan beharko genukeela errepikatuko dut. Espero dut norbaitek erantzutea eta zerbait abian jartzea, nire partetik ez baita asko irtengo; berdin zaidalako zein aukeratu eta burua beste gauza batzuetan dudalako momentu honetan. —Barrie(postontzia) 16:00, 1 Abendua 2006 (UTC)

Hondoko kolorea argitu eta zabalera aldatu dut (orain 100%). Horrela diskretoagoa-edo geratzen da, nahiz oraindik argi eta garbi ikusgai jarraitu. Kontuan izanda zenbat zirriborro ditugun euwikin, pixka bat xumeagoa agertzea ideia ona zela iruditu zait... --josugoni (erantzun hemen) 09:18, 1 Urria 2009 (UTC)