Txantxa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Lotutako bizikletak modu xelebreetan jartzea ohiko txantxa da.

Txantxa edo trufa pertsona edo talde bati adar jotzea da, barre eragiteko eta asmo txarrik gabe txantxa jasotzen duenarengana. Txantxaren biktimari harridura edo traba eragitea bilatzen da, modu artifizialean sortutako egoera baten bitartez. Txantxa bat egiteko ohiko baliabideak gezurrak kontatzea, horren ondorioz harridura sortu edo biktimari zerbait eginarazteko, eta objektuak manipulatzea dira, biktimarengan efektu irrigarri bat izan dezaten, biktima besteen aurrean nabarmen utziaraziz. Txantxak burutzean gehiegikeriak ere izan daitezke eta batzuetan salaketak jartzen dira norberak pairatutako txantxak direla eta. Hego Euskal Herrian ohikoa da Inuzente-eguna aukeratzea txantxak egiteko.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Txantxa Aldatu lotura Wikidatan