Txibisto

Koordenatuak: 43°07′50″N 2°26′16″W / 43.13047765°N 2.43783067°W / 43.13047765; -2.43783067
Wikipedia, Entziklopedia askea
Txibisto
Jatorria
Ezaugarriak
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaBergara
Koordenatuak43°07′50″N 2°26′16″W / 43.13047765°N 2.43783067°W / 43.13047765; -2.43783067
Map
Emanaldia
Hasiera-data1984
Amaiera-data1992

Txibisto Bergarako (Gipuzkoa) musika areto eta diskoteka izan zen. 1984tik 1992ra arte irekita mantendu zen, eta Euskal Herri mailako gune erreferentzial izatea lortu zuen nazioarteko musika taldeen agertoki bilakatzearekin batera.[1]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sorrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txibistoren sorrera oso lotuta dago herriko beste hainbat ekimenerekin. Juven lokalean kontzertuak antolatzen hasi ziren gazte batzuen ekimenez sortu zen. Juveneko arrakastak ekimen berriak esploratzera eraman zituen, eta horrela sortu ziren beste proiektu batzuk; hala nola Verdury Hall-a, herriko azokan antolatu zituzten jaialdiak; Errege bezperan hamarkada oso batean Egan-en kontzertuak antolatu zituzten herriko frontoian, horrek bultzatu zuen urtarrilaren 5eko festa Bergaran; edo Ariznoa diskotekan antolaten zituzten gauak, horietako ezagunenak igandeetako Espuela fin de semana. Azkenik, musikarako grin horren ondorioz, euren kontzertu- eta diskoteka-aretoa sortu zuten: Txibisto.[2]

1984. urtean ireki zituen ateak, Egan-en kontzertu batekin (Egan-en Hemen gaude diskoaren azal bilakatu zena) eta 1992. urtean itxi zen, Ian Gillan, Deep Purple-eko abeslariaren kontzertuarekin. Batez ere bi faktorek bultzatuta: poliziak atetik gertu jarritako kontrolak eta diskoteketara joateko ohitura-aldaketa.

Bultzatzaileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bost kidek sortu eta bultzatu zuten proiektua:

  • Fernando Otaño.
  • Felix Zubia 'Sanpru'.
  • Jesús Bolibar 'Boli'.
  • Iñaki Pedrejón.
  • Julen Narbaiza.

Kontzertuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1991. urtean Ramones taldeak Txibiston emandako kontzertuko irudia.

Nazioartekoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ramones, Pixies[3], Toy Dolls, GBH, UK Subs, Cockney Rejets, Sepultura[4], Mecano, Ian Gillan...

Euskal Herrikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hertzainak, Egan, RIP, Cicatriz, La Polla, Kortatu, Barricada, The Allnighters[5]...

Hertzainak-ek 1991n grabatu zuen zuzeneko disko bikoitza bertan[6] eta Eganen Hemen gaude diskoaren azala aretoaren inaugurazio eguneko argazki bat da.

Oinordetza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herriko Jam aretoak hartu zuen lekukoa: 1992an itxi zuten Txibisto, baina eragin zuen beste bergarar batzuek Jam aretoa irekitzea 1996an. Jam ere kontzertu-leku erreferentea izan zen hainbat urtez.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Txibisto aretoaz eta aurreko garaiaz, orduko lantalde berezia bidelagun - Bergara» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2023-03-11).
  2. (Gaztelaniaz) «El Txibisto está vivo en el recuerdo» El Diario Vasco 2009-12-06 (Noiz kontsultatua: 2023-03-11).
  3. (Ingelesez) Pixies setlist at Sala Txibisto. .
  4. (Gaztelaniaz) Sepultura entrada Txibisto. .
  5. (Gaztelaniaz) «The Allnighters: Tributo a Dr. Feelgood (+ entrevista)» bilbaoenvivo 2014-11-16 (Noiz kontsultatua: 2023-03-11).
  6. «Zuzenean 19.1.91» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2023-03-11).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]