Txikia (abestia)
Telesforo Monzónek Txikia izenburuarekin bere abestietariko bat eskaini zion Eustakio Mendizabali. Txikiaren heriotzaren ondorengo urteetan, kantatzea borrokatzeko eta errebindikatzeko beste modu bat zela sinesten zen garaian.
Txikia euskal abesti abertzalea da, Telesforo Monzónek sortutako hitzak eta doinua dituena, Pantxoa eta Peioren ahotsarekin famatua. Hasieran, klandestinitatean ateratako disko batean zabaldu zen Euskal Herri osoan. Diskoak ez zekarren kantarien izenik, baina harekin ibilitako burkide batzuk baziren: Domingo Iturbe Txomin, Maite Ormaetxea (Txominen emaztea), Isidro Garalde Mamarru eta Manuel Garmendia Korta. Gerora, Pantxoa eta Peioren 1969-1991 diskoan argitaratu zen. Oliba Gorriak taldeak rock bertsioa egin eta abestu du.
Hitzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zatirik ospetsuenetariko bat besterik ez dugu aipatuko, Monzónek sorturiko hitzak oraindik egile eskubideen pean daudelako: Frantzian sortu zituen, Frantziako legean egile eskubideak egilea hiltzen denetik 70 urteko indarraldia du, eta Monzón 1981ean hil zen.[1]
« | Txikia zuen guda-izena bera gizon osoa izan arren |
» |
Telesforo Monzón |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Wikipediagileak: «Législation française sur le droit d'auteur», Wikipedia, l´encyclopédie libre. 2010-10-21ean eskuratua.
Kanpo erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1969-1991 diskoaren orria[Betiko hautsitako esteka], Badok euskal kantagintzaren atarian.