Wikipedia, Entziklopedia askea
Hau da ahuntza

Ahuntza edo Akerra tamaina ertaineko animalia da, bere izen zientifikoa Capra aegagrus hircus da. Kumeei antxume edo ahuña esaten zaie.

Non bizi da?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ahuntza ia leku guztitan bizi daiteke, beraiei erliebe menditsua gustatatzen zaie gehienbat. Jateko eta edateko duten lekuetan gustora egoten dira.

Ahuntzengandik eskuratzen diren gauzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ahuntzengandik gauza asko eskuratzen dira: Haragia, esnea... gauza horiek eskuratu eta beste batzuk egitea dago adibidez, gazta, jogurta...

Euskal Herriko ahuntzen arrazak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal herrian bi ahuntz arraza daude gehien: Ahuntz azpigorria eta piriniotar ahuntza. Badaude beste arraza batzuk ere baina ez dira bertako jatorrizkoak.

Ahuntz arraza ezberdinak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Boer.
  • Alpinoa.
  • Azpi gorriak.
  • Saanenak.
  • Kikoak.
  • Anglo Nubian.
  • Angora.
  • American.
  • Nigerian Dwaf.

Ahuntza eta akerraren ezberdintasunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Akerra ahuntza baino zabalagoa da, adarra handiagoak ditu, lodiagoa da eta handiagoa izaten da. Akerra "arra" da eta ahuntza "emea" da.

Munduko herrietan dauden ahuntz kantitateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txina: 173.000.000,
  • India : 124.500.000,
  • Pakistan: 52.800.000,
  • Sudan: 40.000.000,
  • Banglades : 34.500.000,
  • Nigeria: 27.000.000,
  • Iran: 26.000.000,
  • Indonesia: 12.450.000,
  • anzania:11.700.000,
  • Kenia: 11.000.000.