Txikipedia:Aintzane Encinas
Appearance
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/0/02/Aintzane_Encinas.jpg/300px-Aintzane_Encinas.jpg)
Aintzane Encinas Gomez (Donostia, 1988ko apirilaren 22a) Gipuzkoar futbolaria da eta aurrelari jolasten du.
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mundaizko eskolako taldean hasi zen jokatzen eta 2003-04 denboraldirako Añorgak fitxatu zuen. Hurrengo urtean Realak fitxatu zuen eta 2017an erretiratu zen artean talde txuriurdineko aurrelaria izan zen. Añorga KKEn harrobian hazi eta 13 denboraldiz Realean jokatu zuen. Realeko B taldearen entrenatzailea izan zen.
Euskal selekzioarekin hainbat partida jokatu zituen eta kapitaina izatera ere iristi zen. Espainiako selekzioarekin 20 urtez azpiko Munduko txapelketan hartu zuen parte.
Taldeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Taldea | Urteak |
---|---|
Añorga | 2003/2004 |
Real Sociedad | 2004/2012 |
Palmaresa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Euskal Herriko Kopa: 2012