Wikipedia, Entziklopedia askea

Futbola (ingelesez: football, foot «oin», ball «bola») taldeko kirol bat da. Bi taldeen artean jokatzen da, adinaren edo motaren arabera 11,7 eta 5 jokalari talde bakoitzean daude. Honen helburua ate batean baloia sartzea da marra gurutzatu ondoren. 250 milioi jokalarik praktikatzen dute munduko 200 herrialde baino gehiagotan eta, beraz, munduko kirolik praktikatuena da eta diru gehien mugitzen duen kirola da.

Futbola zelai laukizuzen batean jokatzen da, eta kategoriaren arabera tamaina aldatzen da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1863. urtean bere historia hasi zen, Football Association (FA) elkartea Inglaterran sortu ostean. Baina futbola jokatzen hasi zen Erdi Aroan, konkretuki britaniar uharteetan.

Lehen futbol taldea 1857ko urriaren 24an sortu zen. Honen izena Sheffield Football Club da, Nathaniel Creswickek eta William Prestek sortutakoa.

Urteak pasa eta gero, Europa eta Amerika osotik hedatu zen, eta 1872. urtean lehen partidu ofiziala jokatu zen Inglaterra eta Eskoziaren artean Hamilton Crescenten.

Arauak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Real Madrid eta Osasunaren arteko futbol partida.

Partiduak, futbol 11an 90 minutu irauten du partidu osoa, hau da, 45 minutu zati bakoitza, futbol 7an 25 minutuko 3 zati eta futbol 5ean, 25 minutuko 2 zati.  

Partidu batean, 1 edo 3 epaile egon daitezke, mailaren arabera. Batek txartelak izango ditu, jokalariei erakutsiko dizkie eta zelai barruan egongo da, eta hegaleko epaileek jokoz kanpoak eta abar adierazten dituzte.

Bi txartel mota daude, horia eta gorria, egin duzun faltaren arabera, kolore bat edo bestea erakutsiko dizute. Bi txartel hori erakusten badizute, kaleratuta egongo zara eta ezin izango duzu partidua gehiago jokatu, txartel hori bakarra erakusten badizute abisu bat izango duzu eta txartel gorria erakusten badizute baita ere kaleratuta egongo zara.

Areto futbola[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Areto futbola.

Arbitroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jokalariez aparte, arbitro edo epaile bat ere egoten da zelai barruan, eta zelaiaren alde bakoitzean marrazain bana. Epailak faltak, penaltiak eta abar seinalatzen ditu eta marrazainek lagundu egiten diote.

Egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiru zelai mota daude, txikia (5eko futbola), ertaina (7ko futbola) eta handiena (11ko futbola), bosteko futbola gehienetan frontoietan jokatzen da hormigoiko zoruan eta 7ko eta 11ko futbola kanpoan, belar artifizialean edo naturalean.

Kategoriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kirol honetan, hainbat kategoria daude, umeetatik hasita; baina inportanteenak bigarren maila eta lehenengo maila dira, jokalariak profesionalak izaten direlako; hau da, beren lanbidea da futbola.

Ekipamendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Futbolean aritzeko arropa klubak ematen du, baina zapatila bereziak behar dira: belarretarako takoak dituzten zapatilak, eta areto-futbolean, berriz, zola txuriko zapatilak. Jokalariek babesak ipintzen dituzte hankan, berna-hezurrak babesteko.

Lehiaketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Futbolaren arloan, hainbat lehiaketa mota daude, baina haien artean, batzuk nabarmenak dira, ikusten duten pertsonen arabera. Espainiako liga, Ingalaterrako liga, Alemaniako liga, Frantziako liga eta Italiako liga. Hauek herrialde berdinaren barruan dauden taldeen artean jokatzen dira eta oso ezagunak dira, baina horretaz gain, Europan zehar lehaikeraik ezagunena Champions Leaguea da. Azkenik, lehiaketa ezagunena daukagu, internaziola. Honetan, herrialde guztiek parte hartzen dute eta lau urtero jokatzen da Mundiala.

Kopa Mundialaren Argazkia