Txikipedia:Akuikultura

Wikipedia, Entziklopedia askea
Muskuiluen haztegia.

Akuikultura uretan animaliak, landareak edo algak ekoizteko jarduera da. Itsasertzean, urtegietan, ibaietan edo erreketan topa daitezke era honetako jarduerak.

Teknika hau orain dela 5.800 urte hasi ziren erabiltzen Txinan, eta duela 3.000 urte Babilonian eta Egipton. Europan Erdi Aroan indartu zen. Euskal Herrian, berri samarra da (1950 aldera hasi ginen euskaldunok teknika hori erabiltzen).

Besteak beste, honako hauek ekoizten dira akuikulturan:

  • Arrainak (piszikultura)
  • Maskordunak (kontxilikultura)
  • Oskoldun edo krustazeoak (astazikulturan karramarroak, eta peneikulturan ganba eta izkirak)
  • Algak (algikultura)

Gaur egungo akuikulturan, honako animalia hauek hazten dira, besteak beste:

  • Ur gezatan: karpa, siluroa, amuarraina, perka, aingira...
  • Ur gazitan:
  1. Arrainak: izokina, erreboiloa, urraburua, bisigua, kabrarroka, bakailaoa, korrokoia…
  2. Moluskuak: muskuilua, ostra, almeja edo muxila, beira, txirla, olagarroa…
  3. Krustazeoak: ganba, langostinoa, ibai karramarroa...