Edukira joan

Wikipedia, Entziklopedia askea

Egipto

Egipto, mapan kokatuta.

Egipto Afrika iparraldeko herrialde bat da. Kairo da haren hiriburu eta hiri nagusia. Erroldako datuen arabera, ia 73 milioi biztanle zituen 2006an; horietatik 8,5 milioi hiriburuan bizi dira.

Oso ospetsuak dira faraoien garaian eraikitako Egiptoko piramideak. Haiei esker, turista asko iristen dira Egiptora: 2008ko datuen arabera, 13 milioi inguru. Horregatik, turismoa oso garrantzitsua da herrialde horretako ekonomiarentzat: biztanleria aktiboaren %12k lan egiten du sektore horretan.

Egiptoko bandera.

Lau zati edo eskualde bereizten dira: Behe-Egipto, Erdialdeko Egipto, Goi-Egipto eta Nubia.

Nilo ibaiak zeharkatzen du herrialdea hegoaldetik iparralderaino. Biztanle gehienak ibai horren ertzetan eta haren deltan bizi dira, landatzeko moduko lurrak daudelako bertan, bai eta ura ere. Gainerako lurrak basamortuak dira. Saharako basamortuak okupatzen du Egiptoko lurralde gehiena.

Argazki galeria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]