Txikipedia:Alkiza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Datuak, labur
🏴  Lurraldea Gipuzkoa
👨‍👨‍👦‍👦  Biztanleak 371
🔎  Azalera 11,87 kilometro koadro

Alkiza Gipuzkoako udalerri bat da. 367 biztanle ditu.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauek dira Alkizako erreka nagusiak: Mandabe eta Aranguren.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alkizaren lehen aipamen idatzia 1348koa da.

Alkizak 1731n lortu zuen hiribildu izendapena. Ordura arte Donostiaren parte izan zen (eta aurretik Tolosaren parte).

Alkiza 1960ko hamarkadan

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2020an 373 biztanle zituen Alkizak.

Lete baserria

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2019ko hauteskundeen ondorioz, Inaki Irazabalbeitia Fernandez izendatu zuten alkate.

Udaletxea

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herritar gehienak euskaldunak dira (%88 baino gehiago).

Eraikin garrantzitsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Lete baserria. XVIII. mendeko eraikina da, nahiz eta badituen aurreko garaietako aztarnak ere.
  • San Martin eliza
  • Santiago ermita
  • Santa Kruz ermita

Argazki galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]