Wikipedia, Entziklopedia askea

Amaia Lujambio

👶
Jaiotza
1982ko urtarrilaren 16a
Goizueta
🔨
Lanbidea
ikertzaile
📷

Amaia Lujanbio Goizuetan, 1982ko urtarrilaren 16an jaio zen. Biologo eta atleta ohia da. New Yorkeko laborategi batean gibeleko minbizia ikertzen du (bere izena daraman laborategian, hain zuzen ere: Lujambio Laboratery.

BIOGRAFIA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nafarroako unibertsitatean egin zituen biologia ikasketak.

Amaia 2017ko abenduaren 4ean.

2004. urtean Ikerketa Onkologikoetarako zentroan praktikak egiteko beka bat eskuratu zuen eta gibeleko minbizia ikertzeari ekin zion. Aldaketa epigenetikoetan zentratu

zen.

2010ean New Yorkeko Mount Sinai ospitalean hasi zen lanean. 2015etik aurrera bere laborategi propio dauka. Sei ikerlaritako taldeak gidatzen ditu bertan. Saguekin egiten dute lan, gibeleko minbiziaren aurkako tratamenduaren bila. 2019ko ekainean zientzialarien aldizkari batean (Cancer Discovery)bere ikerketa erakutsi zuten.[1]

ERREFERENTZIAK[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Amaia Lujambio. 2020-03-12 (Noiz kontsultatua: 2021-03-31).