Andromeda galaxia handi bat da, bere barruan milaka milioi izar daude, gure Esne Bidean bezala. Zientzialariek M31 izena ere erabiltzen dute. Gure Esne Bidearen inguruan badaude galaxia txiki edo nano batzuk, ezagunenak Magallaesen Hodeiak (Magallaesen Hodei Handia eta Magallaesen Hodei Txikia). Galaxia txikitxo horiek gure galaxiatik oso hurbil daude, 150.000 argi-urtera. Horiek baino pixka bat urrutiago dago Andromeda galaxia, 2,5 milioi argi-urtera (770 kiloparsecs). Gure galaxiatik hurbilen dagoen galaxia handia da eta gainera, pixkanaka-pixkanaka gureganantz dator. Edo gu goaz Andromeda galaxiarekin bat egitera. Bi galaxiak gero eta hurbilago gaude. 4.000 milioi urte barru Andromeda galaxia Esne Bidearekin zuzenean talka egitea espero da. Baina horrek izarren arteko talka gutxi ekarriko du, galaxietan espazio oso-oso handia dagoelako izarretik izarrera. Bi galaxiek bat egingo dute elkarrekin dantzan arituko dira milioika urtetan.
Itxura
Denbora luzean pentsatu zen M31 galaxia, Andromeda galaxia Esne Bidea baino handiagoa zela, baina azken kalkuluen arabera Esne Bidea lehenago uste zena baino handiagoa da eta Andromeda baino bi aldiz handiagoa da.
M31 galaxia, Andromeda galaxia eta Esne Bidea bezalako galaxien erdigunean, nukleoan, Zulo beltz supermasiboak daudela.