Wikipedia, Entziklopedia askea

Anemona arrunta edo itsas anemona arrunta Kantauri itsasoan bizi den ornogabe bat da.

Anemona oso preziatua da Andaluziako sukaldaritzan.

Anemona arrunta

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herrian anemona esaten zaio eta bere izen zientifikoa Anemona sulcata da.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Forma zilindrikoa duen itsas animalia da. 6cm-ko altuera eta 3cm-ko zabalera du. Tentakuluak dituzte goiko aldean.

Urpeko arroken oinarrian finkatuta bizi da.

Bizitokia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mediterraneo itsasoko eta Ozeano Atlantikoko ohikoenetako bat da.

Beraien berezko ingurumen ezaugarri antzekoak dituzten akuarioetan mantentzeko oso errazak dira.

Anemona

Elikadura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tentakuluak ditu arrai txikiak eta itsas animaliak harrapatzeko eta jateko.

Ugalketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arrautzak urte guztian zehar jartzen dituzte.

Sukaldaritza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

   Ba al dakizu   
Anemona ikutzerakoan ziztada jaso dezakezula.

Andaluziako sukaldaritzan oso ezaguna den janaria da. “Plato de ortigillas” deitzen die.

Prestaketa:

  • Ondo garbitu.
  • Irinetan pasatu, oliba olioan frijitzeko.
  • Handiak badira, txikitu. Txikiak badira, osorik jan.