Txikipedia:Aphra Behn

Wikipedia, Entziklopedia askea

Aphra Behn, 1640ko uztailaren 10ean jaio eta 1689ko apirilaren 16an hil zen Ingalaterran. Bere bikotea Wilian Scott zen. Bera antzerkigilea, itzultzailea, poeta, idazlea, eleberrigilea, emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea eta espioi britaniarra izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aphra behn

1664an ezkondu zen Behn merkatari alemaniar batekin, oso aberatsa zena. Bere lan guztiez gain emakumeen eskubideen aldeko laguntzailea zen Aphra.

1670 urte inguruan Aphra Behn miserian, hau da, ezer gabe gelditu zen eta bere burua idazteko bere karrera guztia jokoan jartzera behartu zuen. Bere gurasoak izan zitezkeeneri buruzko bertsio ezberdinak zeuden. Karlos II.a erregeak espioi gisa kontratatu zuen. Guyanan bizi zenean esklabotza ikasi zuen.[1]

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Astrea da Aphra Behn-ek espioi gisa erabili zuen izena eta horrekin sinatu zituen bere lanetako batzuk. Bere idazlan generoa gehienbat eleberri erromantikoa da.

Ingeles literaturako lehen idazle profesionaletako bat izan zen eta idazle garrantzitsuekin lanean ibili zen. Hogei komedia, amodiozko argumentu, poema, drama eta eleberriak sortu zituen, horien artean Oroonoko edo Errege esklaboa. Eleberri ingelesaren ama ere kontsideratzen da.

1686an bi ipuin ere argitaratu zituen, The Fair Jilt eta Agnes de Castro.

Poema eta antzerki arrakastatsu askoren egilea izan zen.[2]

Hizkuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aphra Behn-ek frantsesetik eta latinetik ingelesera itzulpen onak ere egin zituen. 15 liburu inguru argitaratu zituen.

Aphra behnek ingelesez hitzegiten zuen.[3]

Obrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • The Forc’d Marriage (1670).
  • Las Cortesanas Fingidas .
  • The Rover, lehenengo partea 1677 eta bigarrena 1681.
  • La madeja (1677), eta bigarren partea (1681).
  • La heredera (1682).
  • Oroonoko (1688).
  • Golpe de suerte (1686).
  • El emperador de la luna (1687).
  • Poems on several occasion (1684).
  • Miscellany (1685).
  • Las fábulas del deseo y otros poemas
  • Love letters between a Nobleman and His Sister (1683).
  • The Fair Jilt (1688).
  • Agnes de Castro (1688).[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Biografia de Aphra Behn» www.biografiasyvidas.com (Noiz kontsultatua: 2024-01-31).
  2. (Gaztelaniaz) Aphra Behn. 2023-12-26 (Noiz kontsultatua: 2024-01-31).
  3. (Gaztelaniaz) Aphra Behn. 2023-12-26 (Noiz kontsultatua: 2024-01-31).
  4. (Gaztelaniaz) «Behn, Aphra» datos.bne.es (Noiz kontsultatua: 2024-01-31).