Txikipedia:Apolo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Apollo ny carlsberg glyptotek.jpg

Apolo greziar mitologian, Olinpiar jainko nagusia da. Argia eta eguzkiaren jainkoa da.

Profeziaren arabera, arkularitzarena, medikuntzarena, musikarena, poesiarena, arteena, eta beste hainbat jardueraren jainkoa da.


Apoloren gurasoak Zeus eta Leto dira, eta arreba bikia Artemisa da.


Zeusek Leto haurdun utzi zuela jakin zuenean Herak, lurrean haurrak izatea debekatu zion Letori. Letok, ordea, Delos izeneko irla bat aurkitu zuen eta bertan Artemisa eta Apolo izan zituen.

Apolo hagitz azkar handitu zen eta 4 egun eta gero, Delfosera bizitzera joan zen. Delfosen Piton izeneko suge handia zegoen, eta Apolok sugearekin akabatu egin zuen. Bere orakulua Piton zegoen lekuan utzi zuen.  

Piton hil eta gero, munstro gehiago hil zituen bera geziekin. Bere ahizparekin batera Titio erraldoia akabatu zuten, beraien ama bortxatu zuelako.


Apoloren beste mito bat Heros maitasunaren jainkoarekin izan zuen liskarra da. Heros Apolorekin haserretu egin zen bere arkulari gaitasunak zalantzan jarri zituelako. Mendeku hartzeko bere urrezko gezia jainko ederrari bota zion bat-bateko maitasuna eskainiz. Herosek desamodioaren gezia Dafneri bota zion. Apolok Dafne ikustean berataz maitemindu eta segika hasi zitzaion. Dafnek kontrako sentimendua zuenez ihesi joan zen. Dafnek korrika jarraitu zuen nekatu  zen arte, eta bere aitari deitzea erabaki zuen. Bere aitak Dafne erramu batean bihurtzea erabaki zuen (landare bat). Apolok Dafne aurkitu zuenean, erramu bilakatzen hasia zen.


Niobe apoloren mendekuaren biktima zen. Bera, Anfionen emaztea zen eta ederrena izateaz harro zegoen, Leto baino ederragoa zela ere esaten zuen. Niobek zigor bat jaso zuen bere harrokeriarengatik. Apolok Nioberen 7 semeak hil zituen eta Artemisak berdina egin zuen Nioberen 7 alabekin. Nioberen alaba gazteenak besarkada bat eman zion amari hilzorian zegoenean, Niobek bizirik jarraitzea eskatu zuen, baina ez zion ezertarako balio izan. Apolok gezi bat bota zion eta hil egin zuen.

Apolok zigor bat jaso zuen bere jarduera bortitzengatik. Hilkor baten zerbitzuetara jarri zuten lanean, eta Troiako hormak eraiki zituen, Poseidon jainkoarekin batera. Berez hilkorrak Poseidon eta Apolori ordaindu behar zien, baina ez zien ezer ordaindu, orduan jainkoak Troiatarrekin haserretu egin ziren Troiako gudua sortuz. Gudak iraun bitartean, Apolo izan zen beldurgarriena. Apolo Kilesen hiltzailea izan zen bere bizitza gezi batekin galdu zuelarik. Ondorengo handia utzi zuen, adibidez Koronis printzesarekin Asklepio izeneko haur bat izan zuten eta medikuntzaren jainkoan bihurtu zen.


Goitizenak: Afrodita eta Rea