Edukira joan

Wikipedia, Entziklopedia askea


Araknidoak artropodoen barruko klase nagusietako bat da, animalia ornogabeen azpi-taldeko bat. Araknidoen ezaugarri nagusia beraien 8 hankak dira, beste ornogabeetatik bereizten dituen ezaugarria. Araknido guztiak ez dira armiarmak, eskorpioiak eta akaroak ere araknidoak dira.

Zenbat araknido mota daude?

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Araknido desberdinen argazkia

90.000 espezie inguru ezagutzen dira eta hamaika maila desberdinetan sailkatzen dira; armiarmen eta akaroen mailak dira garrantzitsuenak.

Nolako gorputza dute?

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Araknidoek ez dute ez antenarik ez hegorik. Araknidoen gorputza bitan dago antolatuta, buruaren aldea eta sabelarena. Guztiek 8 hanka dituzte, intsektuengandik desberdintzen dien ezaugarria.

Eskorpioiak ez ezik, beste araknido guztiek arrautzak jartzen dituzte, horrela erreproduzitzen dira. Horrez gain, haragijaleak dira, eta gutxi batzuk pozoitsuak.

Dieta eta digestio-aparatua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Araknido gehienak haragijaleak dira, intsektuen eta beste animalia txiki batzuen gorputz digerituez elikatzen dira. Baina akainak eta akaro asko bizkarroiak dira, eta horietako batzuk gaixotasunaren eramaileak. Araknidoen dietan animalia ñimiñoak, onddoak, landare-zukuak eta materia deskonposatua ere sartzen dira. Beraz, araknidoak harrapariak, deskonposatzaileak eta orojaleak dira eta animaliez, perretxikoez eta landare eta animalia hilez elikatu daitezke.

   Ba al dakizu   
Bagheera kiplingi da armiarma espezie belarjale bakarra

Araknidoetan, armiarmetan eta eskorpioietan bezala, janaria gorputzean sartu aurretik ere hasten da digestioa. Animalia horiek digestio-entzimak injektatzen dituzte, eta horiek partzialki digeritutako likido batean deskonposatzen dute presa. Likido hori hainbat egituratatik igarotzen da: lehenik ahoaren aurreko ganberara, gero ahora, eta, ondoren, faringera, ponpaketa-organo nagusi gisa jarduten duena. Ondoren, elikagaiak hestegorrira bidaiatzen du, eta, azkenik, hesteetara, digestioa osatzeko. Araknido batzuek digeritutako elikagaiaren zati bat egitura berezietan gorde dezakete, eta gainerakoa hesteetako hormetatik xurgatu. Digestio-sistema eraginkor horri esker, denbora luzez iraun dezakete jan gabe.

Non bizi dira?

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehorreko zein uretako ekosistemetan aurki daitezke. Elikagai-iturriak eskura badituzte, araknidoak edozein lekuetan molda daitezke, salbuespenak salbuespen. Ohikoa da araknido batzuek leku heze eta ilunak nahiago izatea, arroken azpian adibidez.

Zertarako balio dute araknidoek?

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Araknidoak ez dira beldurtzeko, lagungarriak baizik! Naturan funtzio oso garrantzitsuak betetzen dituzte. Adibidez, intsektuak kontrolatzen dituzte, hau da, intsektu txiki asko jaten dituzte, hala nola euliak, eltxoak eta zomorroak. Horrela, plagak saihesten laguntzen dute, eta gure ingurunea garbiagoa izaten da.

   Ba al dakizu   
Antartika da armiarmarik ez duen lurreko kontinente bakarra.

Horrez gain, ekosistemaren parte dira, beste animalia batzuek araknidoak jaten dituzte (txoriak, igelak, muskerrak…). Beraz, elikadura-katean leku garrantzitsua dute.

Armiarma sareak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Armiarma guztiek dute zeta ekoizteko gaitasuna, baina espezie gutxi batzuek bakarrik egin ahal dute. Armiarma sareak helburu askotarako erabiltzen dute, hala nola, arrautzak gordetzeko, harrapakinak harrapatzeko, haizez eramanak ahal izateko, eta abar.

Nola ugaltzen dira?

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Araknidoek gonada bat edo bi izan ditzakete sabelean. Espezie gehienetan, arrak emeari esperma pakete edo espermatoforo batean transferitzen dio. Biltzaileen eta akaro batzuen arrek zakila dute.

Ordena askotako kideek sexu dimorfismoa dute, hau da, arrek eta emeek tamaina edo itxura ezberdina dute. Adibidez, armiarma espezie askotan arrak emeak baino txikiagoak dira eta kolore edo forma desberdinak izan ditzakete. Desberdintasun horiek laguntzen diete araknidoei bizirik irauten eta bikotekidea errazago aurkitzen beren ingurune naturalean.

Armiarma sarea

Araknidoek arrautzak jartzen dituzte, eta heldugabeak helduekin antza dute. Eskorpioiak, ordea, obobiparoak edo bibiparoak dira, espeziearen arabera. Akaro batzuk obobiparoak eta bibiparoak ere badira, nahiz eta gehienek arrautzak erruten dituzten. Araknido gehienetan emeek bakarrik ematen dituzte guraso-zainketak.

Zenbat araknido mota aurkitu ahal ditugu Euskal Herrian?

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herri osoan 300 araknido mota ezberdin aurkitu ahal ditugu eta gehien araknido mota aurkitu ahal ditugun lurraldea Nafarroa da. Ohikoenak hauek dira: armiarmak, eskorpioia, akaroak eta opilionesak.

Opiliones bat

Araknofobia araknidoren bat ikustean sentitzen den arrazoi gabeko beldur indartsu bat da. Normalean, araknidoren bat ikustean kezka sentitzea eta izutzea ohikoa da, baina araknofobikoek erreakzio fisikoak eta emozionalak izaten ditu. Erreakzio fisiko hauek beldurrarekin ere ohikoak izaten dira; hau da, bihotzaren pultsazioak bizkortu egiten dira, izerditan hasten da edo arnasteko zailtasuna izaten da. Beldur honen hasiera armiarma batekin izandako esperientzia txarra izan daiteke, edo haien inguruan entzundakoa edo ikusitakoa. Eguneroko bizitzan eragina izan dezake; izan ere, armiarmak dauden lekuak ekidin egiten dute edo deseroso sentitzen dira hor.

Kontuan hartzeko puntuak:

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Armiarmen garrantzia: Armiarmek gehienek ez dute pertsonei kalterik egiten eta naturan ezinbestekoa den rol bat dute, ekosistemaren oreka mantentzen lagunduz.
  • Laguntza profesionala: Beldurra luzez mantentzen baldin bada, psikologo batengana joatea gomendagarria izango litzateke. Hauek, laguntza eskainiko dute beldurra hobeto kontrolatzeko edo honekin amaitzeko.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

https://www.lifeder.com/aracnidos/

https://www.aizu.eus/zokomiran/623-armiarma-espezie-batzuek-lagunartea-maite-dute