Bibiparo
Itxura
Bibiparoak edo bizierditzaileak ernalketaren ostean enbrioi edo umekia emearen sabel barruko umetokian garatzen duten bizidunak dira; umekiak umetokian jasotzen ditu garapenerako beharrezkoak dituen elikagaiak eta oxigenoa, harik eta aski hazia eta heldua denean jaiotzen den arte. Bibiparismo forma garatuena ugaztun plazentaridoena (hots, karendunena) da; monotremak erruleak dira, eta martsupialioek ez dute karenik eta umetokitik kanpo amaitu behar du umekiak garapena. Bibiparoak dira, halaber, zenbait narrasti, arrain eta anfibio.
Landareetan, berriz, bibiparo esaten zaie ama landarearengandik banatu baino lehen hazia ernamuintzen zaien landareei; hori da, adibidez, mangladi batzuen kasua.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |