Wikipedia, Entziklopedia askea
👶
Jaiotza
1993ko ekainaren 26a
Boca Raton
🔨
Lanbidea
filantropo
📷
Argazkiak
ikusi

Ariana Grande Butera abeslari ezaguna da. Boca Ratonen (Florida) jaio zen 1993ko ekainaren 26an.

Gaur egun, 27 urte ditu eta Dalton Gomezekin konprometituta dago. Bere ama Joan Grande da eta aita Edward Butera (harekin ez da ondo konpontzen) da. Frankie Grande izeneko anaia nagusia ere badu.

Dangerous Woman
Ariana Grande Dangerous Woman biran


Nota altuak kantatzeagatik, eta zaldi-buztana altua janzteagatik da ezaguna. Bere janzteko estiloagatik eta bere altuera txikiagatik ere ezaguna da (1,53), horregatik botak altuak janzten ditu takoiekin.

Ospetsu bihurtu zen Nickelodeon- eko Victorious seriean  Cat Valentine pertsonaia jarduteagatik,  eta gero bere ospea lortu zuen bere bi abestirekin: Problem eta Break Free. Bere ahotsak soprano tonua du, eta beraz, abeslari askok egiten ez dituzten doinuetara iristen da.

Gaur egun, bere abesti ospetsuenak 7 rings, Thank you next eta 34 + 35 dira.

Ibilbide profesionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Diskoak:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere lehen diskoa Yours Truly izan zen 2013an eta honen ostean beste 5 atera ditu

My everything (2014), Dangerous woman (2016), Sweetener (2018), Thank u Next (2019), eta Positions (2020)

Netflix-en (2020) dokumental bat du ordu 1 eta 37 minutukoa eta bertan Sweetener birari buruz, eta ensaio guztiei buruz hitz egiten du, Excuse me, I love you izenekoa.

Sariak:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sari ugari irabazi ditu, aitortuenak bere Sweetener albumarekin (2018) eta Rain on me (2021) abestiarekin, (Lady Gagarekin elkarlanean) irabazi zituen bi Grammyak dira. MTV (39), billboard (26), Nickelodeon (14) eta bestelako sari ugari ere baditu.

Mariah Carey, The Weekend, John Legend, Justin Bieber, Jessi J edo Lady Gaga bezalako artistekin kolaborazioak egin ditu.

Perfumeak:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Perfume marka ere badu, bere produktuak hauek dira:

Ari, Sweet like candy, Moonlight, Cloud, Frankie, Thank u Next, R.E.M

Manchesterreko erasoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dangerous Woman
Ariana Grande Honeymoon biran

2017ko maiatzaren 22an Manchester hirian (Ingalaterra) kontzertua ematen ari zen. Kontzertua amaitu zenean eta denak kontzertua uzten ari zirenean, bonba bat jarri zuten kontzertua egin zen lekuaren ondoan. 22 pertsona hil ziren eta asko zauritu ziren. Hondamendia gertatu eta zenbait hilabetera, Ariana Manchesterrera itzuli zen pertsona horien guztien omenezko kontzertua ematera eta gunea berreraikitzeko funtsak biltzera. Abeslariak erle txiki bat du lepoan tatuatuta pertsona horien omenez, animalia hori hiriko ikonoa baita.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

[1]

  1. Ariana Grande. 2021-03-01 (Noiz kontsultatua: 2021-03-23).