![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/6/67/Rosa_canina_Neulengbach_20160611_04.jpg/220px-Rosa_canina_Neulengbach_20160611_04.jpg)
Arkakaratsa (Rosa Canina) basa-arrosaren fruitua da, Rosa generoko landarearena. Basa-arrosa, maiatzetik uztailera loratzen da mendian eta basoan normalean eta fruitua, hau da, arkakaratsa, udara amaieran eta udazken hasieran, loreen polinizazioaren ondoren eta negu osoan ikusi daitezke adarretan zintzilik.
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/2/27/Rosehips_in_Eppstein%2C_Hessen_02.jpg/220px-Rosehips_in_Eppstein%2C_Hessen_02.jpg)
Nolakoak dira?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gorri-laranja izan ohi da, baina more ilunetik beltzeraino izan daiteke espezie batzuetan fruituaren kolorea. Egiturari dagokionez, mamitsu eta arrautza formakoa da, luzeraz 15-25 mm izan ditzake. Gainera, bere barnean 20-30 fruitu nimiño ditu, bakoitza hazi bakarrarekin.
Ekosistema
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arkakaratsa, sastraka ekosisteman bizi ohi da, zehazki, sastraka mediterraneoan, hau da: klima epel, garaiera ez oso altuan eta bestelako landare handiagoekin tartekaturik. Bestalde, zenbait ugaztunekin harremandu ohi da honako ekosistema osatuz, esaterako: azeria, untxia, oreina, hainbat hegazti...
Non bizi da?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Itsas mailatik 1.500 metrotararteko altueran bizi daiteke, klima epeletan batik bat. Goi-mendi zein mendi-ertainetan eta bestelako baso eta zuhaixka inguruneetan ere ageri daitezke.
Nola ugaltzen da?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Intsektuek (adibidez erleek) garraiatutako polenaren bitartez ugaltzen dira. Honi polinizazio entomofiloa esaten zaio. Horretarako, basa-arrosa landareak intsektu polinizatzaileentzat erakargarriak izaten saiatzen dira, usain gozoak askatuz. Era honetan, intsektuak landarearen nektarra hartu eta landare batetik bestera polena garraitzen dute, landareari bere ugalketa prozesuan lagunduz.
Erabilera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-Infusioa, marmelada, zopa, edariak, gozopilak, ogia eta ardoa egiteko.
-Gordinak ere jan daitezke, baiak bezala, ileak kenduta.
-Apaingarri bezala.
-Sendagai bezala, beherakoaren aurka adibidez eta arkakaratsen ileak eztiarekin nahastuz, heste-zizareak kanporatzeko ere erabili daitezke.