Appearance
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/8/8f/Lake_Assai...lowest_in_Africa_-_Flickr_-_gailhampshire.jpg/300px-Lake_Assai...lowest_in_Africa_-_Flickr_-_gailhampshire.jpg)
Assal aintzira arabieraz بحيرة عسل , baita ere eztizko lakua bezala ezagutua, Afrikan dagoen aintzira bat da eta Djibuti herrialdean dago. Afrika osoko punturik baxuena da (-155 m). Aintzira Yibuti hiritik 120 Km mendebalderantz dago.
Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Assal aintzira, Antartika alde batera utzita munduko gazitasunik handiena duen ur-gunea da. Aintzirako ura, Tadjourako golkotik dator. Aintzirak 19km- ko luzeera du, 6.5 km-ko zabalera eta 20 m-ko sakonera. Baita ere 54km²- ko azalera du. Hustubidea lurrunketaren bidez egiten du. Uharte txiki bat du hegoaldean.
Ingurumena[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Aintzira basamortuan kokatuta dagoenez ez du ez landarerik ez animaliarik. Uraren tenperatura oso altua da 30°C ingurukoa.
Bitxikeriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Assal aintzira hain gazia denez, bertako gatza egiten dute.
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/4/4d/Salt_deposits_-_Flickr_-_gailhampshire_%281%29.jpg/250px-Salt_deposits_-_Flickr_-_gailhampshire_%281%29.jpg)