Wikipedia, Entziklopedia askea

Astur-leones

Astur-leonesaren hedadura.
   Ba al dakizu   
Los Berrones musika taldeak "Chacho" abestia astur-leonesez idatzi zuen. Euskal Herriko Zarama taldeak euskaratu egin zuen eta oso ezaguna bihurtu zen.

Astur-leonesa Espainiako ipar-mendebaldean hitz egiten den hizkuntza da. Izenak erakusten duen bezala Asturiasen eta Leónen hitz egiten da batez ere. 600 mila pertsonak hitz egiten dute.

Dialektoak eta izenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Astur-leonesak dialekto asko ditu eta tokiaren arabera izen desberdinak hartzen ditu:

  • Asturiasen: Bable
  • Leónen: Llionés
  • Miranda do Douron (Portugal): Lhengua mirandesa
  • Extremaduran: Extremeñu
  • Kantabrian: Montañés

Hiztun kopurua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Asturiasen: 550.000 hiztun
  • Leónen: 50.000 hiztun
  • Miranda do Douron: 15.000 hiztun

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urte luzetan erromatarrak Leónen egon ziren eta haiek latina hitz egiten zuten. Poliki poliki bertako biztanleen hizkuntzarekin nahastu zen eta Asturiasen eta Leonen hizkuntza berria sortu zen. X. mendean Leongo Erresuma sortu zen eta astur-leonesa erresumako hizkuntza bihurtu zen. Hurrengo mendeetan Leongo Erresumak hegoaldeko lurraldeak konkistatu zituen eta bere hizkuntza zabaldu zuen. Gaur egun horregatik hitz egiten da astur-leonesa Extremaduran ere.

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Astur-leonesez egindako musika taldeak eta liburuak asko daude eta filme bat ere egin dute.

  • Idazle ezagunak: Gaspar Melchor de Jovellanos eta Xuan Bello
  • Musika taldeak: Los Berrones, Llan de Cubel, Dixebra eta Xera.
  • Zinema: Ad-Vientu filmea.