Edukira joan

Txikipedia:Atlantikoko gudua

Wikipedia, Entziklopedia askea

Atlantikoko gudua, Bigarren Mundu Gerra garaian, izenburuak dion bezala, Atlantikoa eszenatoki bezala eduki zuen itsas konfrontazioa izan zen.

Hasiera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1939ko irailaren 3an hasi zen itsas konfrontazio hau eta gerra amaitu arte iraun zuen. Alemania eta Britainia borrokatu ziren gudu honetan. Alemaniak Britainiako itsas-armadari irabazi ezin ziola konturatzean, Erresuma batua blokeatzen hasi zen, eta horrek bi erresumen arteko haserrea eragin zuen.

Guda: 1939ko iraila - 1943ko iraila[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Esan dugun bezala, konfrontazio hau, 1939ko Irailaren 3an hasi zen. Hau, itsas goi agintearen eskutitz batekin: Alemaniari bidali zioten Britainiak gerra deklaratu ziotela esanez. Alemania ez zegoen gerra honetarako prest, “Z plana”,  hau da, itsas  flota modernizatzeko plana, ia hasi berria zegoen eta beraz, Britainiar armada askoz prestatuago zegoen.




Gerra lasai hasi zen, hori bai, Britainiarrak askoz hobeki ari ziren, beren itsaspeko teknologiari esker.

1940ko ekainean, Estatu Batuek ere Alemaniari gerra deklaratu zioten, beraz, Alemaniak urte hartan ez zuen ia parte hartu itsasoan Britainiaren kontra, 1941eko martxoa arte.

Urte hartan, Alemania berriro hasi zen itsasoko guda honetan parte hartzen, eta momentu batean, guda hau irabazi behar zuela nabari zuen, baina Britainiako armada berpiztu eta Kanadari eta Estatu Batuei laguntza eskatu zien eta egoera irauli zuen. (1941. apirila-abendua).

Gero, (1942ko urtarrila- 1943ko otsaila) Alemaniak ez zuen parte hartu, Japoniarrek, Estatu Batuetara eraso bat egin zutelako (Pearl Harbor) eta Alemania gatazka horren barruan sartu zen, eta beraz garai hartan ez zen itsasoan britainiaren kontra aritu.

Azkenik, gerraren azkeneko urteetan (1943ko maiatza - 1943ko iraila) Alemania mundu gerra galtzen ari zen ere bai, eta beraz, bere indarrak galtzen ari zen ere bai, beraz, itsas konfrontazio honetan ere indarrak galdu eta Britainiak akabatu egin zuen Alemaniarekin eta guda honekin bukatu zuen garaile izanez.