Pearl Harborko erasoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Pearl Harborko erasoa
Bigarren Mundu Gerra
Pazifikoko Gerra
Attack on Pearl Harbor Japanese planes view.jpg
Japoniar hegazkin batetik erasoaren hasieran hartutako Pearl Harborko argazkia.
Data 1941eko abenduaren 7a
Lekua Flag of the United States (1912-1959).svg Pearl Harbor, Hawaii, AEB
Koordenatuak 21° 21′ 54″ N, 157° 57′ 00″ W / 21.365°N,157.95°W / 21.365; -157.95Koordenatuak: 21° 21′ 54″ N, 157° 57′ 00″ W / 21.365°N,157.95°W / 21.365; -157.95
Emaitza Japoniar garaipena
AEBen gerra aldarrikapena Japoniar Inperioari
Gudulariak
Flag of the United States (1912-1959).svg AEB Japonia Japoniar Inperioa
Buruzagiak
Flag of the United States (1912-1959).svg Husband E. Kimmel
Flag of the United States (1912-1959).svg Walter Short
Naval ensign of the Empire of Japan.svg Chūichi Nagumo
Naval ensign of the Empire of Japan.svg Isoroku Yamamoto
Naval ensign of the Empire of Japan.svg Mitsuo Fuchida
Indarra
8 korazatu
8 gurutzaontzi
30 destruktore
4 itsaspeko
Beste 49 ontzi
390 hegazkin
6 hegazkin-ontzi
9 destruktore
2 korazatu
2 gurutzaontzi astun
1 gurutzaontzi arin
9 destruktore
23 itsaspeko
414 hegazkin
5 itsaspeko txiki
Galerak
4 korazatu hondoratuak
4 korazatu kaltetuak
Beste 2 ontzi hondoratuak
3 gurutzaontzi kaltetuak
3 destruktore kaltetuak
3 ontzi hondoratuak
188 hegazkin suntsituak
159 hegazkin kaltetuak
2.402 hildako
1.247 zauritu
29 hegazkin suntsituak
64 hildako
4 itsaspeko txiki hondoratuak
Preso bat

Pearl Harborko erasoa edota Pearl Harborko gudua (ingelesez: Attack on Pearl Harbor edota Battle of Pearl Harbor; japonieraz 真珠湾攻撃) 1941eko abenduaren 7an, eta goizaldeko 7:48etan, Japoniar Itsas Armadak Hawaii uhartediko Oahu uharteko AEBko Itsas Armadaren Pearl Harbor base militarrari egindako bat-bateko erasoa izan zen. Japoniar Buruzagitza Militarrak eraso horri Hawaii Operazioa eta AI Operazioa kodeez izendatu zuen, eta erasoa egiten ari zen bitartean, baita Z Operazioa kodeaz ere.

Erasoaren helburu nagusia zera zen: Japoniar Inperioak Hego-ekialdeko Asiara hedatzeko, Ozeano Bareko AEBko Itsas Armadaren aurkako ezusteko erasoa egitea zen —haien egitasmoetarako oztopo nagusia baitzen—, eta ahal bezainbeste ontzi eta hegazkin suntsituz desgaitzea, halaber.

Erasoa unean bertan Japoniar Inperioaren garaipen taktiko garrantzitsua izan zen baina, horren ondorioz, AEBk gerra aldarrikatu zieten (ordu arte teorian neutralak izan ziren), Bigarren Mundu Gerran sartu eta Aliatuen alde ipini ziren, eta denbora luzerako Japoniar Inperioaren helburuetarako oso kaltegarria izan zen.

Zinema[aldatu | aldatu iturburu kodea]