Wikipedia, Entziklopedia askea
Aza-tximeleta
Beldarrak aza hostoak jaten ditu.

Aza-tximeleta Euskal Herrian aurkitzen den tximeleta bat da. Intsektuen taldekoa da beraz.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aza-tximeleta zuria eta beltza da. Hegalak zuriak dira. Bakoitzean bi puntu beltz ditu eta ertzak ere beltzak dira. 50-60 mm-ko hegal zabalera du. Emeak handiagoak dira.

Hedapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europan, Afrikan, Asian, Ipar Amerikan eta Zeelanda Berrian aurkitzen da.

Bizi zikloa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtero bi errunaldi izaten ditu, bata udaberrian eta bestea udan. Arrautza horietatik jaiotzen diren beldarrak urte osoan aza hostoak janez elikatzen dira. Negua lo igarotzen dute pupa batean sartuta eta ondoren tximeletak ateratzen dira.

Irudiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]