Wikipedia, Entziklopedia askea
Hau da Azafrai lorea

Azafraia "Crocus sativus" iridazeoen familiako landare belarkara da, hosto estuak eta lore morexkak ditu. Jatorriz ekialdekoa da, baina antzinatik landatu da Europan. Landare honetatik ateratzen da azafrai izeneko espezia, sukaldaritzan asko erabiltzen da.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azafrana, zapore eta usain indartsua du. Ezaugarri horiek osagai kimikoetatikan datoz. Krokina izeneko karotenoide motako tindagai bat ere badu, janariari urre kolorea ematen dio. Horrek azafraiari osagai preziatua bihurtzen dio munduko plater askotan.

Erabilpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainian, paellen funtsezko osagai gisa erabiltzen da, arroza, haragia eta itsaskiak prestatzeko ere erabiltzen da.

Nola jasotzen da?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Loreak eskuz biltzen dira, hiru besoko estigmak kontu handiz kenduta. Benetako azafraiaren estigmak kolore gorri ilunekoak izan ohi dira, eta ertz itxiak eta kizkurtuak dituzte. 200.000 bat estigma behar dira kilo bat azafrai osatzeko.