Wikipedia, Entziklopedia askea

Baikal

Baikal lakua 2013an.
Baikal lakua 2013an.

Baikal Siberiako hegoaldean kokaturiko aintzira handia da. Munduko ur gezadun lakurik handiena da, lurgaineko ur geza likidoaren bost zatietatik bat du. Gainera munduko lakurik sakonena ere bada 1642 metroko sakonerarekin, Aizkorri soberan urperatzeko modukoa. Bere azalera 31.722 km2 da, Euskal Herria 1,5 aldiz adina. Lakuaren luzera 636 km da, Bilbotik Bartzelonara kotxez dagoean distantziaren antzekoa eta bere gehienezko zabalera 79 km, Donostia eta Iruñearen artekoaren antzekoa. 330 ibai inguru iristen dira bertara baina Angara ibaia da ateratzen bakarra. Lakuaren goialdea ia urte erdiz izoztuta egoten da.

   Ba al dakizuEmoji u2753.svg   
Nerpa, ur gezako itxas txakurra
Munduan ur gezako bi espezie besterik ez dira bizi eta Baikal lakuko Nerpa da horietako bat.
Nerpa gaztea Baikal lakuan

Irudiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]