Wikipedia, Entziklopedia askea

Barbara Stanwyck

Barbara Stanwyck[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ruby Catherine Stevens, ezagunagoa Barbara Stanwyck ezizenaz ((Brooklyn, New York) 1907ko uztailaren 16an jaio eta Santa Monican, 1990eko urtarrilaren 20an hil zen. Aktoresa  estatubatuarra izan zen.  Hollywoodeko Óscar sarietan lau aldiz izendatu zuten eta 1982an ohorezko sari bat irabazi zuen.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

(1950) Barbara Stanwyckek sinatutako publizitate-argazkia, 1950 ingurukoa

Lehen filma Broadway Nights izan zen, 1927an. Film askotan parte hartu zuen Frank Caprarekin, besteak beste, Ladies of Leisure 1930an, The Miracle Woman 1931an eta Forbidden 1932an.

Barbara emakume gogor eta sendoen roletan espezializatzen hasi zen. Haren edertasuna ez zen Hollywoodeko izar handienak bezalakoa, baina horrek ez zion eragotzi zinemaren historiako emakume hilgarri garrantzitsuenetako batzuk interpretatzea.

Azken lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1950ean eta 1960an telebista dezente egin zuen, bere programa propioa izan zuen, eta Emmy saria eman zion. Horrez gain, hainbat telesailetan ere parte hartu zuen, hala nola Valle de Pasiones filmean.

Zinemari egindako ekarpenengatik, izar bat jarri zioten Hollywoodeko Ospearen Pasealekuan, eta, karrera osoari esker, 1982. urtean ohorezko Oscar bat lortu zuen.

Heriotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1990ean Barbara Stanwyck 82 urte zituela hil zen Santa Monicako etxean, bihotzeko gaixotasun baten ondorioz. Horrez gain, bizitza osoan endekapenezko artrosia izan zuen eta bere bizkarrezurrean eskoliosi mingarri bat izan zuen. Haren gorpua erraustu egin zuten eta errautsak Lone Pinen barreiatu ziren.