Baso igel-jauzkaria (Rana dalmatina) Europan bizi den igel espezie bat da. Anfibio mehatxatua da, hau da, populazio gehiena Urduñan, Araban eta Nafarroan dagoela. Ranidae familiakoak dira. Bere basoko habitatean atzerapena egon da, hariztiak egokitu direlako.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Brankia txikiak dituzte, gandor dortsala dute, begien arteko distantzia handia da (beste igelen distantziaren bikoitza) Igel lirainak dira, hau da, anka oso luzeak eta indartsuak dituzte igeri egiteko; Ar helduak ez dira 6,5 zentimetrotara iristen, emeak aldiz, 8 zentimetrotara iritsi daitezke. Berdeak, marroiak eta grisak izaten dira.
Elikadura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Baso igel-jauzkaria algez elikatzen da; helduak, berriz, intsektuak jaten dizuzte: zizareak, armiarmak eta miriapodoak adibidez.
Banaketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Igel espezie hau Europako zati handi batean kokatuta dago. Iberiar penintsulako iparraldetik aurkitu ditzazkegu (Portugalen ez ezik). Euskal Herrian, normalean, Araban, Bizkaian (Urduñan bakarrik) eta Nafarroan agertzen dira igel espezie ahuek.
Habitata
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zapaburuak 3 eta 100 zm-ko sakonera edukitzen duten ur-masetan bizi dira. Baso igel-jauzkari heldua, hosto erorkorreko basoetan bizi dira; erruteko aukera eskaitzen dioten ur-masa geldoekin. Hosto erorkorreko basoetan ez ezik, hezegune eta larre hezeetan bizi dira.
Mehatxuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Baso igel-jauzkariak ez du mehatxu handirik; normalean lasai bizi dira eta ez dute arazorik