Txikipedia:Bethany Hamilton

Wikipedia, Entziklopedia askea

Bethany Melanie Hamilton 1990. urtean, Hawaii-en jaio zen, eta surflari famatu bat da.

Bethany Hamilton surf egiten.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

4 urte zituenetik surfean ibili da, eta 1999an bi txapelketa irabazi zituen, 9 urte zituela.

Istripua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

13 urte zituela, bere lagun eta haren aitarekin batera hondartzara joan zen surf egitera. Itsasertzetik urrundu zen, eta tigre-marrazo batek ezkerreko besoa jan zion.

Tigre-marrazoa.

Bere lagun eta haren aitaren esker, uretatik atera eta ospitalera bizirik iritsi zen. Besoa moztu zioten, egun hartan ezkerreko besoa galdu zuen. Bethanyk denbora asko pasa zuen surf egin tgabe, baino jende famatu ezagunak idatzitako eskutitz batzuengatik berriro motibatu zen.

Bere bizitzan zehar Bethanyk txapelketa askotan hartu zuen parte: 12 urterekin 15 urteko kategorian jokatzen zuen, eta 1. saria txapelketa askotan lortu zuen, horien artean 2004 eta 2005ekoNSSA National Competition”-etan.

Liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liburu asko idatzi ditu, adibidez “Ask Bethany”, “Soul Sourfer”, “Be Unstoppable”…[1]

Gaur egun[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2013an Adam Dirksekin ezkondu zen, 2015ean lehen seme-alaba izan zuen eta 2018an bigarrena. Bethanyk dioenez, “ama izatea gauza zoragarria da, niretzat eta nire senarrarentzat aldaketa bat izan da, edozein bikoterentzat bezala. Surfean arindu nintzen 8 hilabeteko haurdun egon arte, eta azken hilabetean itsasora igeri egitera bakarrik sartu nintzen. Erditu eta gero, bost aste inguru ez nuen surf egin».

Gaur egun hobekuntza pertsonalari buruzko hitzaldiak eskaintzen ditu eta Sare Sozialen zaletu handia da, Bere Instagramen ikus daitekeenez. Bethany Hamiltonen istorioa norberaren hobekuntzaren irudi bizia da eta ez dagoela surfean ikasteko aitzakiarik.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Bethany Hamilton. 2023-09-17 (Noiz kontsultatua: 2024-02-07).
  2. (Gaztelaniaz) Pablo. (2018-11-26). «Bethany Hamilton: ? La historia de la surfista que perdió un brazo y siguió» Biosurfcamp (Noiz kontsultatua: 2024-02-07).