Txikipedia:Betiko Ikastola

Wikipedia, Entziklopedia askea
Betiko Ikastola, Leioan kokatuta dago, Bizkaian.
Ikastolaren kokapena

Betiko ikastola, Euskal Herrian kokaturiko ikastola da, Bizkaia barruan dagoena. Bizkaian zehazki, Leioan dago, Artatza auzoa 84 kalean, 48940. Honako ikastola hau, 1965an sortu zen. Hasiera horietan, guraso talde batek ikastola sortzea erabaki zuen, euskara eta euskal kulturari bultzada bat emateko, eta jadanik 56 urte bete ditu. Garai hartan, (1965-ean) 11 ikasleko talde bat ziren, eta nahiz eta garai hartako baliabide guztiak erderaz egon, bildu egin ziren eta bultzada bat eman zioten gaur egun ezagutzen dugun, euskarari, gure erruz galtzen ari dena. Ikastolan 700 ikasle inguru bihurtu gara, 0-16 urtetako ikasle guztiak zenbatuta.

Ikastolaren eremu banaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Honako ikastola hau, 0-16 urteko ume edo gazteentzat da. 3 eraikuntzaz osatuta dago. Sarreratik hurbilen dagoena, haurtzaindegia dela, hurrengoa edota 2.eraikuntza lehen hezkuntzakoentzat eta azkenengo eraikuntza edo eraikuntza berria, DBH2tik aurrerako ikasleak daude, 2017-2018 tartean sortu zela. Ikastola, 5 gune nagusitan banatu ohi dugu,  alde batetik mendia, goiko-patioa, beheko patioa, futbol zelaia eta frontoia.

Ikastolaren goiko patioa ageri da, klima nahiko hotza dago, umeak patioan daude.
Betiko ikastolako goiko patioa.

Ikastolako arloak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikastolan hainbat hizkuntza lantzen dira, adibidez, euskara, gaztelania, ingelesa, DBH1-etik aurrera frantsesa… DBH1-etik aurrera lehen aipatu bezala, bi arlo berri aukeran daude, frantsesa eta ikus-entzun, ikus-entzunen barruan, hainbat gauza landu egiten dira, adibidez, zinemaren historia, blogak, stop-motionak eta story-board-ak, eta frantsesean, lehenengo urtean, hitzak ikasten dituzu nagusiki, tildeen erabilera… Dauden arlo guztiak honako hauek dira: H.F. (heziketa fisikoa), euskara, gaztelania, plastika, matematika, bio geo, musika, gizarte, ingelesa, tutoretza, bizikidetza, ikus-entzun, frantsesa. DBH-en, ordenagailuaren erabilera igotzen doa, arlo gehienak digitalizatu egiten dituzte, lehen hezkuntzarekin konparatuta, zeren eta, lehen hezkuntzako ordenagailuak, ikastolarenak dira, baina DBH-en guretzako propioa dena erosi behar dugu. Ikastolan nahiz eta garrantzitsua den aditasuna edukitzea edo ikastearen gogoa izatea, askoz garrantzitsuagoa da, errespetua eta konfidantza izatea.

Datu aipagarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gero ere, ikastolak aipagarri duen datu edo informazioa jantokia izango zen, janaria, eskatu egiten dutelako, baina beste eskola/ikastola besteetan ez bezala, hemen sukaldatu egiten dute. Ikastolak, elikadura osasungarri bat sortzen saiatzen dira, adibidez, astean behin haragia, behin entsalada, 3-tan fruta... Lehen hezkuntzan, 5 orduko lana egiten da, eta gutxi gora behera, 2 orduko atsedenaldia dago, DBH-en (derrigorrezko bigarren hezkuntzan), 6 ordu ditugu/6 arlo eta ordu 1 eta 30min-ko atsedenaldia.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Betiko ikastola