Txikipedia:Bette Nesmith Graham

Wikipedia, Entziklopedia askea
👶
Jaiotza
1924ko martxoaren 23a
Dallas
💀
Heriotza
1980ko maiatzaren 12a
Richardson
🔨
Lanbidea
asmatzaile
📷

Bette Nesmith Graham Texas Bank and Trust enpresan hasi zen idazkari, berarentzat eta semearentzat bizibidea lortzeko asmorekin. Izan ere, 1946an senarrarengandik legez banandu ondoren haren laguntzarik gabe egin behar baitzuten aurrera.

Bette Nesmith Graham tipesa asmatu zuen.

Nesmith berehala igo zuten mailaz eta idazkari exekutibo izendatu; hala, garai hartan banketxeetan emakumezkoek lor zezaketen postu gorena eskuratu zuen. Langile fina zen, baina mekanografian trebe izatea ez zen haren bertuterik handiena eta, ordenagailuak hedatu aurretik, oker bakar batek orria zaborrontzira bota eta hutsetik hastea esan nahi zuen.

Familia eta Lorpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Diru sarrerak handitzeko asmoz eta margotzeko zeukan trebezia baliatuz, banketxeko erakusleihoak apaintzen hasi zen eguberrietan. Inspirazioa orduan etorri zitzaion. Berak adierazi zuenez “artistek ez dute egindakoa baztertzen huts bakar batengatik eta artistek erabiltzen dutena erabiltzea erabaki nuen”. Botila txiki bat tenpera zuriz bete zuen eta, akuarelak margotzeko erabiltzen zuen pintzel finarekin batera, bulegora eraman zuen, mekanografia akatsak zuzentzeko.

Bizitza eta lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasieran, ezkutuan erabiltzen zuen asmakizun gero eta hobea; semearen kimika irakaslearen laguntzaz pinturaren formula hobetuz joan zen. Banketxeko nagusiek, likido zuzentzailearen berri izan zutenean, errieta egin zioten. Lankideek, ordea, haientzat ere potetxoak egiteko eskatzen hasi ziren. Hala, 1956an produktua merkaturatzea erabaki zuen. Mistake Out izena ipini zion lehenik, eta Liquid Paper aurrerago.

Etxean laborategi modukoa prestatu zuen ekoizpena bermatzeko. Baina etengabe hazten ari zen eskaerak bultzatuta, etxe atzeko lorategian etxola eraiki behar izan zuen. Hamabi urtez hura izan zen enpresaren egoitza nagusia. 1979an enpresak 200 langile zituen eta urteko 25 milioi botilatxo ekoizten zituen. Urte horretan bertan Gillette erraldoiak 47,5 milioi dolarren truke erosi zion enpresa Grahami.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

https://es.wikipedia.org/wiki/Bette_Nesmith_Graham