Txikipedia:Brahmagupta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hau da Brahamgupta, bere matematikako ariketak egiten.
Hau da Brahamgupta, bere matematikako ariketak egiten.

Brahmagupta indiar matematikari eta astronomoa izan zen. 598an jaio eta 668. urtean hil zen. Matematika eta Aljebrari buruzko atal batzuk idatzi zituen. Zenbaki negatiboak erabiltzen lehenengoa izan zen, eta oinarrizko lau eragiketa matematikoak enuntziatu zituen: batura, kenketa, biderketa eta zatiketa. Zero eta negatiboa erabiltzen lehenengoa izan zen.

Zer egin zuen[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garai honetako matematikaririk handienatzat hartzen da. Baliteke Brahmagupta "zero" kontzeptuaren idealizatzailea izatea, 628. urteko Brāhmasphuṭasiddhānta lanean ideia hori lehen aldiz agertzen baita. Lanak aritmetika eta zenbaki negatiboak ere lantzen zituen, matematika modernoaren oso antzeko terminoetan.

Brahmagupta izan zen zerorekin eragiketa matematikoetarako arauak ezartzen lehena. Brahmaguptak osaturiko testuak poesia estilo eliptikoan eta sanskrito hizkuntzan idatzi ziren, garai hartako Indiako matematikarien komunitatean ohikoa zen bezala.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Matemáticas, Datos para niñosBrahmagupta Información personal Nombre en sánscrito ब्रह्मगुप्तः Nacimiento 590 BhinmalFallecimiento c 665 Nacionalidad India Información profesional Ocupación Matemático y astrónomo Área. «Brahmagupta para Niños» ninos.kiddle.co (Noiz kontsultatua: 2024-02-07).