Txikipedia:Célia Šašić

Wikipedia, Entziklopedia askea

Célia Šašić futbolari profesinala da eta Bonn, Alemanian, 1988ko ekainaren 27an jaio zen. Erdilari bezala eta 13 zenbakiarekin jokatzen zuen. 2015.urtean futboletik erretiratzen zela iragarri zuen. [1]

Célia Šašić

Kirol ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere futbol karrera 5 urte zituenean hasi zen, “TuS Germania Hersel” futbol taldean. 2004ean “SC 07 Bad Neuenahr” taldean jolasten hasi zen, non hasieratik lehen taldean postu bat lortu zuen. “Thailandiako 2004-U19 Emakumeen Futbol Munduko Kopan” txapeldun titulua jaso zuen. Selekzioan debutatu zuen 2005. urtean Alemaniarekin, Txinaren kontra.  2007.urtean tibian haustura bat jasan zuen, eta horren ondorioz ezin izan zen “2007ko Txinako emakumeen Munduko Koparako” hautatua izan. 2008.urtean brontze domina lortu zuen “Pekineko Joku Olinpikoetan”. Célia Šašić  2009.urteko eta 2013.urteko Eurokoparen irabazlea izan zen. 2011. urtean “Fifa emakumeen munduko kopan” parte hartzeko hautatua izan zen, Alemaniarekin jolasteko. 2015.urtean Célia Šašić hautatua izan zen “Munduko Emakumezkoen Kopan” parte hartzeko; eta Alemaniaren eta Kanadaren aurkako parti,duan azkeneko gola sartu zuen, partidoa eta sariaren irabazlea bihurtuz. [2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Célia Šašić. 2021-05-22 (Noiz kontsultatua: 2022-03-07).
  2. (Gaztelaniaz) Célia Šašić. 2021-05-22 (Noiz kontsultatua: 2022-03-07).