Edukira joan

Bonn

Bonn
Bonn
hiri handia
Administrazioa
Estatu burujabe Alemania
Alemaniako estatua Ipar Renania-Westfalia
EskualdeaKolonia
AlkateaGuido Déus (en) Itzuli
Izen ofizialaBonn
Jatorrizko izenaBonn
Posta kodea53111–53229
Udalerri kodea05314000
Geografia
Koordenatuak50°44′07″N 7°06′08″E / 50.7353°N 7.1022°E / 50.7353; 7.1022
Mapa
Azalera141,06 km²
Altitudea60 m
MugakideakRhein-Sieg District (en) Itzuli, Ahrweiler District (en) Itzuli, Niederkassel, Troisdorf, Sankt Augustin, Königswinter, Bad Honnef, Remagen, Wachtberg, Meckenheim, Alfter eta Bornheim
Demografia
Biztanleria335.789 (2023ko abenduaren 31)
alt_left 175.243 (%52,2) (%47,8) 160.546 alt_right
alt_left 172.389 (%51,3) (%47,1) 158.190 alt_right
Dentsitatea2.380 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia0228
Hiri senidetuakRamallah, Oxford, La Paz, Opole, Tel Aviv, Potsdam, Bukhara, Aveiro, Yogyakarta, Minsk, Belfast, Cape Coast, Budafok (en) Itzuli eta Chengdu
MatrikulaBN
bonn.de eta international.bonn.de

Bonn Alemaniako mendebaldeko hiri bat da, Ipar Renania-Westfalia estatuan kokatua. Rhin ibaiaren ertzean, Mendebaldeko Alemaniako hiriburua izan zen 1949tik 1990 arte. Bonnen jaio zen Ludwig van Beethoven, 1770ean.

Rhin ibaiak zeharkatzen du hiria eta mendebaldean Siebengabirge (Zazpi mendi) mendilerroa du: gailurra Ölberg da (461 m) eta ezagunena, Drachenfels (321 m). Bonn Koloniako eskualdean dago eta hegoaldean Renania-Palatinatua estatuarekin egiten du muga.

Banaketa administratiboa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Barruti eta auzoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Bad Godesberg: Alt-Godesberg, Friesdorf, Godesberg-Nord, Godesberg-Villenviertel, Heiderhof, Hochkreuz, Lannesdorf, Mehlem, Muffendorf, Pennenfeld, Plittersdorf, Rüngsdorf, Schweinheim
  • Beuel: Beuel-Mitte, Beuel-Ost, Geislar, Hoholz, Holtorf, Holzlar, Küdinghoven, Limperich, Oberkassel, Pützchen/Bechlinghoven, Ramersdorf, Schwarzrheindorf/Vilich-Rheindorf, Vilich, Vilich-Müldorf
  • Bonn: Auerberg, Bonn-Castell (2003ra arte: Bonn-Nord), Bonn-Zentrum, Buschdorf, Dottendorf, Dransdorf, Endenich, Graurheindorf, Gronau, Ippendorf, Kessenich, Nordstadt, Poppelsdorf, Röttgen, Südstadt, Tannenbusch, Ückesdorf, Venusberg, Weststadt
  • Hardtberg: Brüser Berg, Duisdorf, Hardthöhe, Lengsdorf, Lessenich/Meßdorf

Jakina da K.a. 10 urtean erromatarrek Rhin ibaia gurutzatzeko zubia egin zutena Bonna izeneko lekuan. Badirudi aurretik zeltak egon zirela, izan ere zelteraz "bonna" hitzak "hiria" esan nahi baitu. Teutoburgoko oihaneko gudua galduta, gotorlekua eraiki zuten germaniarrekiko muga zaintzeko. 7000 legionario hartzen zituen. Orduko Castra Bonnensia da oraingo hiriaren jatorria.

Karolingiar Inperioa hiri erlijioso bihurtu zuen. Bonnburg gotorlekuaren hegoaldera hiria zabalduz joan zen eta XI. eta XIII. mendeen artean Bonn Münster basilika eraiki zen. 1597tik 1794 arte Koloniako Artzapezpiku Hautatzailearen egoitza bertan egon zen. Garai hartan hainbat eraikin barroko sortu ziren, hala nola, unibertsitatea, udaletxe zaharra eta Poppelsdorf jauregia. Napoleonek 1794ean hiria setiatu eta bereganatu zuen. 1815ean Napoleonen porrotaren ondoren, Prusiaren esku geratu zen. XIX. mendean garrantzi gutxiko hiri txiki lasaia izan zen Bonn, Alexander von Humboldtek munduko zortzigarren miraria zela zioen.

Lehen Mundu Gerra bukatu eta 1926 arte hiria hainbat tropa atzerritarrek okupatuta egon zen, hasieran kanadarren esku, ondoren britainiarrak eta azkenik frantsesak ere izan ziren bertan. Bigarren Mundu Gerran naziek 1.000 judu akatu eta 8.000 deportatu zituzten kontzentrazio-esparruetara. 1945ean Estatu Batuek hartu zuten hiria eta ondoren briatiniarren okupazio eremuan geratu zen.

Hiriburu garaia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Berlin erabat suntsituta egonik, Bonn Mendebaldeko Alemaniako hiriburu bihurtzea erabaki zen, beste hautagaia zen Frankfurten kaltetan. Horren ondorioz, Alemaniako eta atzerriko hainbat erakunderen egoitza da. Adibide gisa, Nazio Batuen hamazazpi erakunde bertan daude.

1990ean Alemania birbatutakoan, berriz ere Berlin hiriburu bihurtu bazen ere, 1999arte gobernuak Bonnen segitu zuen.

2022ko zentsuaren arabera 321.544 biztanle zituen: 154.589 gizonezko (% 48,1) eta 166.955 emakumezko (% 51,9); 100 emakumeko 92,6 gizonezko zeuden. Biztanleen % 17,0 18 urtetik beherakoak ziren eta % 18,7 65 urte edo gehiagokoak. Biztanleen % 17,8 atzerriko herritartasuna zuen. Biztanleen % 49,7 ezkongabeak ziren eta % 36,3 ezkonduta edo izatezko bikote erregistratuan.[1]

Biztanleriaren tamainaUrtea120.000150.000180.000210.000240.000270.000300.000330.000360.00019601970198019902000201020202030BonnBiztanleriaren estatistikaOharra: grafiko hau Wikidatan jasotako datuetatik egin da, automatikoki. Daturen bat aldatu edo eguneratu behar izanez gero, egizu Wikidatan bertan.
Biztanleria-piramidea 2022
Guztira: 154.581 gizon, 166.956 emakume
%GizonakAdinaEmakumeak%
7.73
 
75+
 
11.40
8.74
 
65-74
 
9.32
20.66
 
50-64
 
19.94
12.31
 
40-49
 
12.12
14.97
 
30-39
 
13.92
8.09
 
25-29
 
7.66
9.32
 
18-24
 
9.76
3.16
 
15-17
 
2.68
9.03
 
6-14
 
8.03
3.03
 
3-5
 
2.57
2.96
 
0-2
 
2.59
Iturria: Datu hauek Alemaniako erroldatik hartu dira (Alemanez) Personen: Alter (11 Altersklassen) - Familienstand (ausführlich)/Familienstand - Geschlecht. Statistisches Bundesamt (Destatis) / Zensusdatenbank 2024-07-11 (kontsulta data: 2026-09-05)..

2022ko erroldaren arabera, udalerrian biztanleen % 66,3ek ez zuen inolako migrazio-jatorririk, ez berak ez gurasoek. % 31,1k migrazio-jatorri osoa zuten: beraiek etorkinak ziren edo bi gurasoak ziren etorkinak; eta % 2,6k gurasoetako bat bakarrik zuten etorkina. Migrazio-jatorri osoa zutenen artean, % 85,7 beraiek etorritakoak ziren eta % 14,3 bi guraso etorkinen ondorengoak ziren.[2]

Migrazio-jatorria

213.059
100.098
Migrazio-jatorririk gabe (213.059)Migrazio-jatorri osoa (100.098)Migrazio-jatorri partziala (8.390)

2022ko erroldaren arabera, udalerrian 176.968 etxebizitza zeuden. Horietatik gehienak (121.385, % 68,6) alokairuan ziren. Etxebizitzen batez besteko azalera 83,37 m²-koa zen eta batez besteko alokairua 9,09 €/m²-koa. Hutsik zeuden etxebizitzen tasa % 2,8 zen, eta okupatutako etxebizitzen artean % 29,6 jabeak okupatzen zituzten.[3]

176.968etxebizitza
83,37 m²batez besteko azalera
9,09 €/m²batez besteko errenta

Erabilera

50.050
121.385
Jabetzan (50.050)Alokairuan (121.385)Aisialdikoa (449)Hutsik (5.085)
% 2,8hutsik dauden tasa
% 29,6jabetza tasa

Gela kopuruari dagokionez, etxebizitza gehienek 4 gela zituzten (43.486). Etxebizitza gehienak 1950-1959 artean eraiki ziren (29.077); eraikin guztien % 87,7 1980 baino lehen eraiki zen. Berogailuari dagokionez, berogailu zentrala (zentralheizung) zen nagusi (130.156 etxebizitza).[3]

Gela kopurua

Gela bakarra17.076
2 gela26.596
3 gela43.236
4 gela43.486
5 gela22.026
6 gela12.140
7 gela edo gehiago12.409

Eraikuntza garaia

1919 aurretik21.901
1919-194912.586
1950-195929.077
1960-196928.881
1970-197925.300
1980-198919.019
1990-199918.356
2000-20098.927
2010-20155.687
2016 eta geroago7.230

Berogailu mota

21.139
19.092
130.156
Urrutiko berogailu-sarea (Fernheizung) (21.139)Solairuko berogailua (Etagenheizung) (19.092)Bloke-berogailua (Blockheizung) (3.721)Berogailu zentrala (Zentralheizung) (130.156)Labe indibiduala (2.559)Berogailurik gabe (303)

Guztira 57.982 bizitegi-eraikin zeuden. Eraikinen gehiengoa ilarako etxea zen (27.906, % 48,1). Eraikinen artean, gehienek etxebizitza bakarra zuten (32.404).[3] Guztira 168.052 etxegune zeuden. Etxegune gehienak pertsona bakarrekoak ziren (88.470, % 52,6).[4]

57.982bizitegi-eraikin
168.052etxegune

Eraikin mota

17.389
10.187
27.906
Etxe bakartua (17.389)Etxe atxikia (bikoitza) (10.187)Ilarako etxea (27.906)Bestelako eraikin mota (2.503)

Etxebizitza kopurua eraikineko

32.404
5.995
13.531
Etxebizitza bakarra (32.404)2 etxebizitza (5.995)3-6 etxebizitza (13.531)7-12 etxebizitza (4.471)13 etxebizitza edo gehiago (1.584)

Etxegunearen tamaina

88.470
40.724
17.362
13.675
Pertsona bakarra (88.470)2 pertsona (40.724)3 pertsona (17.362)4 pertsona (13.675)5 pertsona (5.005)6 pertsona (2.805)

Ondasun nabariak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ludwig van Beethoven jaio zen etxea
  • Bonn Münster basilika: XI eta XIII mendeen artean eraikitako eliza katolikoa da. Estilo erromanikoan eraikita dago.
  • Beethovenen etxea (Beethoven-Haus): Ludwig van Beethovenen jaiotetxea da eta museo bat dago bertan.
  • Udaletxe zaharra (Altes Rathaus): 1737ko eraikin barrokoa.
  • Koloniako Hautatzailearen gaztelua (Kurfürstliches Schloss): 1705ean Koloniako Artzapezpiku Hautatzailearen egoitza izateko eraikitako gaztelua da. Lorategi zabalak ditu. gaur egun Unibertsitatearen parte da.
  • Poppelsdorf jauregia (Poppelsdorf Schloss): Koloniako Apezpikuaren beste eraikin bat. Hau ere unibertsitatearen parte da orain.
  • Godesburg gotorlekuaren aztarnak

Deutsche Telekom Alemaniako telekomunikazio enpresa handiaren egoitza Bonnen dago.

Hiri senidetuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bonn ondorengo hiriekin senidetuta dago:[5]

Hiritar ezagunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Alemanez) Zensus 2022 – Regionaltabellen. Statistisches Bundesamt (Destatis) (kontsulta data: 2026-09-05).
  2. (Alemanez) Zensus 2022 – Regionaltabelle: Demografie. Statistisches Bundesamt (Destatis) 2024-07-11.
  3. 1 2 3 (Alemanez) Zensus 2022 – Regionaltabelle: Gebäude und Wohnungen. Statistisches Bundesamt (Destatis) 2024-07-11.
  4. (Alemanez) Zensus 2022 – Regionaltabelle: Haushalte und Familien. Statistisches Bundesamt (Destatis) 2024-07-11.
  5. City Twinnings and Project Partnerships. Bonn.de 2008-06-23 (kontsulta data: 2010-08-13).
  6. Opole Official Website - Twin Towns. (kontsulta data: 2009-06-18).
  7. Twin towns of Minsk. © 2008 The department of protocol and international relations of Minsk City Executive Committee (kontsulta data: 2008-12-08).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]