Wikipedia, Entziklopedia askea
đŸ‘¶
Jaiotza
1961eko apirilaren 15a
San Diego
🔹
Lanbidea
biologo
đŸ“·
Argazkiak
ikusi
Carol W. Greider
Carol W. Greider

Carol W. Greider 1961eko apirilaren 15ean jaio zen San Diego, Kalifornian. Orain Davisen, Kalifornian bizi da. Estatubatuar biologa molekularra, biokimikaria, genetista eta biologa da.

Familia:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere aita, Kenneth Greider, fisikako irakaslea zen. Greider 1992an bere ikaskide Nathaniel C. Comfortekin ezkondu zen. Orain bi seme-alaba ditu eta dibortziatuta dago.

Sariak eta ohoreak:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Pew Scholar Zientzia Biomedikoetan (1990-1994)
  • Gairdner Fundazioaren Nazioarteko Saria (1998)
  • Rosenstiel Oinarrizko Ikerketa Medikoko Saria (1998) (Elizabeth Blackburnekin partekatua)
  • Biologiako Amerikako Elkarteko Zelularen kidea (1999)
  • Passano Fundazioaren Saria (1999) (Elizabeth Blackburnekin partekatua)
  • Harvey Elkartearen hitzaldia (2000)
  • Logroseko Akademiaren Urrezko Plaka Saria (2000)
  • Arte eta Zientzien Ameriketako Akademiako kidea (2003)
  • Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionaleko kidea (2003)
  • Richard Lounsbery Saria (2003), Zientzien Akademia Nazionala
  • Biokimika eta Biologia Molekularreko Amerikako Elkarteko kidea (2004)
  • Minbiziari buruzko Lila Gruber Ikerketa Saria (2006)
  • Albert Lasker Oinarrizko Ikerketa Medikoko Saria (2006) (Elizabeth Blackburn eta Jack Szostakekin partekatua)
  • Zientzia Biomedikoen Wiley Saria (2006) (Elizabeth Blackburnekin partekatua)
  • Medikuntzako Dickson Saria (2007)
  • Columbiako Unibertsitateko Louisa Gross Horwitz Saria (2007) (Elizabeth Blackburn eta Joseph G. Gall-ekin partekatua)
  • Pearl Meister Greengard Saria (2008) (Elizabeth Blackburn eta Vicki Lundblad)
  • Fisiologia edo Medikuntzako Nobel Saria (2009) (Elizabeth Blackburn eta Jack Szostakekin partekatua) "
  • Paul Ehrlich eta Ludwig Darmstaedter Saria (2009) (Elizabeth Blackburnekin partekatua)
  • Medikuntza Institutuko kidea (2010)
  • Amerikako Filosofiako Elkarteko kidea (2016)
  • Pinnacle saria (2019), Emakumeak Zientzian Elkartea
Carol W. Greider
Carol W. Greider

Bere sari garrantsitsuena, medikuntza eta fisiologiako nobel saria da, 2009an irabazi zuen, Elizabeth Blackburn eta Jack Szostakekin batera, telomeroak telomerasa entziaren pixkanakako laburtzetik babestuak daudela deskubritzeagatik.

Bizitza profesionala:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Greider zientzialaria, biologa molekularra, biokimikaria, biologa eta genetista da, irakaslea ere izan zen, Johns Hopkins unibertsitatean. Aintzindaria ere izan zen (ikeketa egiten hasi zena) kromosomen muturren ikerketan. 1984an telomeresa entzima aurkitu zuen, hau da, zelulak bizirik mantentzen dituena, hori ikasle bat besterik ez zenean egin zuen. Greiderrek doktoretza lana burutu zuen, eta fakultatean ere postu bat bete zuen, Cold Spring Harbor Laborategian, Long Islanden, New Yorken. Greiderrek Tetrahymena telomerasa aztertzen jarraitu zuen, RNAren osagaia kodetzen duen genea klonatuz.Greiderrek Calvin Harleyrekin ere lan egin zuen telomeroen laburtzea senteszentzia zelularraren oinarria dela frogatzeko.

Bibliografia:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Carol W. Greider_Wikipedia