Txikipedia:Chien-Shiung Wu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Chien-Shiung Wu

Chien-Shiung Wu fisikari estatubatuarra izan zen. Chien-Shiung Wu Txinan jaio zen 1912ko maiatzaren 31n. Fisika esperimentalean eta erradiaktibitatean aditua zen. Chien-Shiung Wu 1997an hil zen (84 urte).[1]

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere istorioa, 1912ko maiatzaren 31n hasten da Shangaitik hurbil dagoen Liu Ho izeneko herri txiki batean. Bere aitak sorturiko eta zuzenduriko Txinako emakumeentzako lehen ikastolara joan zen eta bederatzi urte zituenean, Suzhoun zegoen Soochow Girls School barnetegira bidali zuten. Bigarren Hezkuntzan bi aukeren artean aukeratu behar izan zuen: eskola akademiko batera joatea edo maisu heziketa egiteko eskola batera joatea. Baina gauero, ikasle egoitzan, konturatu zen bere ikaskideek zituzten Fisika, Matematika eta Kimika liburuak oso interesgarriak zirela. Hamazazpi urterekin graduatu zen bere klaseko nota altuenarekin.

Lana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1930eko uda horretan, Nanjing-eko unibertsitatean onartuta izan zela esan zioten, eta Matematika, Fisika eta Kimika ikasi zituen. Wu bere klaseko goi mailan graduatu zen. Manhattan proiektuan lan egin zuen: gas-difusioa erabiliz, uranio metala U-235 eta U-238 isotopotan

banatzeko prozesua garatzen lagundu zuen.

Bere tesiaren bigarren zatia Erradiazio Laborategian 37 eta 60 hazbeteko ziklotroiekin uranioaren fisio nuklearraren ondorioz sortutako xenon isotopo erradioaktiboen ekoizpenari buruzkoa izan zen.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Chien-Shiung Wu. 2024-01-03 (Noiz kontsultatua: 2024-02-07).
  2. Chien-Shiung Wu. 2024-01-03 (Noiz kontsultatua: 2024-02-07).