Txikipedia:Christina Ricci

Wikipedia, Entziklopedia askea

Christina Ricci aktore eta ekoizle estatubatuarra da, alde iluna duten pertsonaia ez-konbentzionalak antzezteagatik ezaguna. 44 urte ditu, 1980ko otsailaren 12an jaio zen.[1]

Christina Ricci pelikula batean parte hartu eta geroko argazkia.
Christina Ricci pelikula batean parte hartu eta geroko argazkia.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Berak ingelesez hitz egiten du. Begi marroiak ditu eta 1,54cm neurtzen du. 2 ume ditu.

Kalifornian jaio arren, haurtzaroan, bere familia New Jerseyko Montclair udalerrira lekualdatu eta han hazi zen.[1]

Berak parte hartutako pelikulak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzeztutako filma nabarmenenen artean honako haudek daude: The Addams Family (1980), Addams Family Values (1993), Casper (1995), The Ice Storm (1997), Buffalo '66 (1998), Sleepy Hollow (1999), Monster (2003), Penelope (2006) eta Black Snake Moan (2006), aldiz honako telesaila hauek antzeztu izan ditu: Grey's Anatomy (2005-gaur egun) eta Pan Am (2011-2012).[1]

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sari bat dauka: aktore gazte onena, 1991an irabazitakoa.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d Christina Ricci. 2024-01-04 (Noiz kontsultatua: 2024-02-29).