Txikipedia:Claudette Colvin

Wikipedia, Entziklopedia askea

Claudette Colvin 1939. urteko irailaren 5ean jaio zen Montgomery-ko auzo txiro batean eta Eskubide Zibilen mugimenduko aitzindaria eta erizaina gisa lan egin zuen New Yorken 35 urtez.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Claudette Colvin 15 urtekin

1955ko martxoaren 2an atxilotua izan zen 15 urte zituela  Alabamako Montgomery hiriko autobus batean emakume txuri bati bere eserlekua ukatu ziolako. Rosa Parks emakume aktibista beltzaren kasua baino bederatzi hilabete lehenago gertatu zen.

Bizipen esanguratsua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Claudettek hiriko autobusen beharra behar zuen ikastolatik hirira joan eta etortzeko. Autobuseko bezero gehienak afroamerikarrak ziren eta lekutik altxatu behar ziren txuriei lekua uzteko. Egun batean emakume txuri bat autobusera igo zenean, aurreko aldean zutik gelditu zen eta autobuseko gidariak emakume beltzei atzeko aldera mugitzeko agindu zien. Hiru emakume (beltz) mugitu ziren, baina haurdun zegoen emakume beltz bat (Ruth Hamilton) igo eta Colvinen ondoan eseri zen.

Auto gidariak Hamilton eta Claudetteri mehatxu egin zien esanez ez baziren eserlekutik altxatzen poliziari deituko ziola, esan eta egin, poliziari deitu eta hauek etorri ziren. 2 poliziek autobusetik ateratzera derrigortu zuten Colvin, orduan atxilotu eta komisaldegira eraman zuten.

Claudetteri egin zioten kartela.

Bere kasua, Estatu Batuetako epaimahai gorenari heldu zitzaion eta baita Montgomery estatuaren agindua ere.

Lorpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alabamako estatuak autobusen arrazaketa bereizketari amaiera eman zion. Urte askoren bitartean Montgomeryko buruzagi beltzek ez zuten ezagutzera eman Colvinen esfortzu aitzindaria.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Claudette Colvin. 2021-04-19 (Noiz kontsultatua: 2021-04-20).