Arrazakeria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Hegoafrikan Apartheid garaian jarritako kartel arrazista bat: delako zerbitzua zurientzat bakarrik dela dio, ingelesez eta afrikaans hizkuntzan.

Arrazakeria ideologia bat da, esaten duena gizakien arraza batzuk beste arraza batzuk baino hobeak direla, eta, horregatik, besteak menderatzeko eskubidea dutela.

Arrazakeriak eskubideak eta pribilegioak ematen dizkie arraza jakin batekoak direnei, eta baztertu eta mespretxatu egiten ditu beste arraza batekoak direnak.

Historian zehar, arrazismoaren kasu ugari egon dira: zuriek beltzen aurka egindakoa (adibidez, Hegoafrikan), naziek juduen aurka, eta abar.