Wikipedia, Entziklopedia askea

Daphnia

Daphnia mikroskopiotik begiratuta

Daphnia krustazeoen taldeko animalia ornogabea da. Normalean, daphniak esaten zaie, baita ur-arkakusoak ere, txikiak direlako eta igerian “saltoka” egiten dutelako, nahiz eta arkakusoak, intsektuak direnez, daphnietatik oso urrun dauden biologikoki. Ur gezetako ekosisteman paper garrantzitsua jokatzen dute animalia askoren elikagai direlako. Beste aldetik, ur arkakusoek ingurune jakin batzuen bioadierazleak dira, hau da, informazioa eman ahal digute toxinen eraginez ekosistema zehatz batean.

Nolakoak dira?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Daphnien tamaina 0,5 eta 4 mm bitartekoa da. Gorputzaren zatiketa ezin da begi hutsez ikusi. Burua bat eginda egoten da, eta oro har beherantz kokatuta egoten da, gorputzaren eta buruaren arteko tartea nabaritzen da. Ezaugarri nabarmenena begi konposatuak dira, gero antenak eta abdominal pare bat. Ur-arkakusoak, beste animalia asko bezala, alkoholaren bidez intoxikatzeko modukoak dira.

   Ba al dakizu   

Gai dira estalki baten azpian bizirik irauteko eta uretara bueltatzeko!

Nola ugaltzen da?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Daphniak partenogenesi bidez ugaltzen dira. Hau da, ernaldu gabeko sexu-zelula femeninoen (obuluen) garapenean oinarritutako ugalketa da. Ur-arkakuso edo daphnien ugalketa normalean udaberritik uda bukaerara arte izaten da. Giro-tenperaturak eragin handia du ugalketan, eta 25 eta 30 °C bitarteko tarte ideala du. Neguan, lehortea gertatzen denean edo ekosistema ur-arkakusentzat kaltegarri bihurtzen denean, eme-belaunaldien ekoizpena eten egiten da.

Daphnia arrautzekin

Elikadura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fitoplanktonez elikatzen dira. Ur-arkakusoek krustazeo eta errotifero txikiak irents ditzakete, baina, normalean, iragazketaren bidez elikatzen dira, alga zelulabakarrak eta zenbait detritu organiko irentsiz, protistoak eta bakterioak barne. Daphniak erraz manten daitezke legamia-dieta baten bidez, baina hori gehienetan laborategian edo kontrolatutako inguruneetan gertatzen da.

   Ba al dakizu   

Hanken mugimenduak etengabeko fluxua sortzen du, eta elikagaia digestio-sistemarantz doa.