Wikipedia, Entziklopedia askea
👨‍👨‍👦‍👦
Biztanleak
10.403.761
🔎
Azalera
48.670,82 km²
🏙️
Hiriburua
Santo Domingo
📷
Argazkiak
ikusi
Dominikar errepublikako bandera
Dominikar errepublikako mapa

Dominikar Errepublika Haitirekin partekatzen duen irla batean dago.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herrialdea Antillas Mayoreseko artxipielagoan dago, eta irlaren bi hiruren baino zertxobait gehiago okupatzen du Dominikar Errepublikak. Santo Domingo (5,2 milioi biztanle), Santiago de los Caballeros (1,4 milio biztanle), San Francisco de Macorís (338.900 biztanle) eta Barahona (138.470 biztanle) dira Dominikar Errepublikako hiri nagusiak. Hizkuntza ofiziala gaztelania da eta txanpon ofiziala peso dominikarra. Dominikar Errepublikak Caribeko eta Latinoamerikako ekonomia garatuena du, eta inbertsioei dagokionez honen jarrera oso positiboa izan da.

Erliebea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dominikar Errepublikaren erliebea malkartsua da. Lurraldearen %50a mendiek osatzen dute, zehazki zortzi mendikatek. 48.422,kilometro karratuko azalera dauka herrialdeak.

Flora eta fauna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbat zuhaitz mota daude, adibidez: Kaoba, Haritza, Joboajoboa, Caimonia, Hicacoa, Guayacana, Ina edo Mangladia; bestalde 8.000 espezie baino gehiago dituzte landare, lore eta zuhatizetan. 7.030 animalia espezie baino gehiago ditu, horien artean, narrastiak,ugaztunak eta bertako hegaztiak. Bestalde, erbestitik ekarriak ere badira: konkordun baleak. Babestutako espezieak ere aurki ditzakegu, esaterako: amerikar kokodriloa, solenodontea, dordokak eta manatiak.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kolonia berriak ekialdeko zatiaz jabetu nahi izan zuen Frantziaz aske izatea lortu zuenean 1.804an. Santo Domingok kolonia inbaditu zuen bere independentzia lortu zuen arte 1.844ko otsailaren 27an; ondorioz, Dominikar Errepublika izena jarri zioten.