Txikipedia:Mangladi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mangladiak

Mangladia habitat mota bat da, eta eta batzuetan biomatzat hartzen da. Inguru tropikalean egoten da eta ibaien bokaleetan garatzen da gehien bat, baina baita kostalde eremuetan eta estuarioetan ere.

Animali asko daude bertan: moluskuak, arrainak, hegaztiak

Konposizioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mangladien mapa

Mangladiak mangle zuhaitzez osaturik daude. Zuhaitz mota honen 54 espezie ezberdin ezagutzen dira eta 16 familia ezberdinetan sailkatzen dira. Beraien ezaugarri nagusiena gazitasun handiak eta aldakorrak jasateko eta oxigeno gutxiko uretan bizitzeko gaitasun handia da. Zuhaitz hauek mangladietan sortzen den lokatzean hazten dira.

Fauna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mangladi eremuetan dauden itsasaldiak ohikoak dira. Ura egunean zehar mangladiaren sakonera asko sartzen da eta berriro marea jaisten denean joaten da. Beraz, sortzen den aldaketarengatik uretako eta  lurreko animaliak bizi dira. Hiru mota ezberdintzen dira:

Garrantzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arrainei eta itsaskiei hazteko leku oso egokia eskaintzen die, eta ondorioz, arrantza industria mantendu egiten dute. Gainera, turismoarentzat gune erakargarritzat jo daiteke.

Mangladiek duten garrantzi handia jakinda ere, mangladien hedadura osoaren % 75 suntsitu egin da azken urteetan.