Santo Domingo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Santo Domingo
 Dominikar Errepublika
SantoDomingoedit.JPG
Bandera del Municipio Santo Domingo de Guzmán.png Coat of Arms of Santo Domingo (Dominican Republic).svg
Administrazioa
Herrialdea  Dominikar Errepublika
Eskualdea Distrito Nacional
Izen ofiziala Santo Domingo de Guzmán
Posta kodea 10100
Geografia
Koordenatuak 18° 28′ 35″ N, 69° 53′ 36″ W / 18.476388888889°N,69.893333333333°W / 18.476388888889; -69.893333333333Koordenatuak: 18° 28′ 35″ N, 69° 53′ 36″ W / 18.476388888889°N,69.893333333333°W / 18.476388888889; -69.893333333333
Santo Domingo hemen kokatua: Dominikar Errepublika
Santo Domingo
Santo Domingo
Santo Domingo (Dominikar Errepublika)
Distrito Nacional in Dominican Republic (special marker).svg
Azalera 80 km²
Altuera 14 m
Demografia
Biztanleria 2.581.827 bizt.
Dentsitatea 11.419 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia 809, 829, 849
Ordu eremua UTC−04:00
Hiri senidetuak Miami-Dade konderria (Florida), New York, La Muela, Madril, Santa Cruz Tenerifekoa, Taipei, Curitiba, Manaus, Fiuggi, Asuncion, Buenos Aires, Bartzelona, Berlin, Berna, Boston, Caracas, Guatemalako Hiria, Mexiko Hiria, Habana, La Paz, Lima, Lisboa, Miami, Managua, Milan, Montevideo, New Jersey, Pekin, Quito, Londres, Rabat, Rio de Janeiro, Santiago, San José, San Salvador, Sarasota (Florida), Haifa, Cranston eta Rosario
http://www.adn.gov.do

Santo Domingo, izen ofiziala Santo Domingo de Guzmán, Dominikar Errepublikako hiriburua da. Errepublikako lurraldearen hego-erdialdean dago, Karibe itsasoaren ertzean, Ozama ibaiaren bokalean. Hiru unibertsitate eta nazioarteko aireportua ditu. 2017an 2.201.941 biztanle zituen.[1]

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Datu klimatikoak (Santo Domingo, 1961-1990)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 32.5 32.4 33.0 34.5 33.9 35.7 35.3 35.0 35.0 35.3 33.8 33.0 35.7
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 29.2 29.2 29.6 30.2 30.4 30.8 31.3 31.5 31.4 31.1 30.6 29.6 30.4
Batez besteko tenperatura (ºC) 24.4 24.5 24.9 25.7 26.3 26.9 27.1 27.1 27.1 26.7 26.0 25.0 26
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) 15.4 14.8 15.2 16.8 16.0 18.6 18.5 18.6 19.4 18.0 16.7 15.3 14.8
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 19.6 19.7 20.2 21.1 22.2 22.9 22.8 22.7 22.7 22.3 21.4 20.3 21.5
Euria (mm) 63.0 56.8 53.8 71.9 187.7 140.1 144.6 177.4 180.9 186.8 99.8 84.3 1447.1
Euri egunak (≥ 1.0 mm) 7.6 6.3 6.3 7.0 11.3 10.3 11.4 12.0 11.8 13.0 9.4 9.0 115.4
Eguzki orduak 229.4 231.7 257.3 252.0 244.9 234.0 229.4 238.7 222.0 207.7 219.0 204.6 2770.7
Hezetasuna (%) 82.5 80.8 79.3 78.8 82.5 83.7 83.8 84.6 85.1 85.7 84.2 83.3 82.9
Iturria (1): World Meteorological Organization.[2],NOAA (extremes and humidity) [3]
Iturria (2): Hong Kong Observatory (sun only 1961-1990).[4]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ozama ibaiaren ezkerraldean eraiki zuten jatorrizko hiria, Bartolome Colonek 1498an fundatua. Nueva Isabela izena jarri zioten Elisabet I.a Gaztelakoa erreginaren omenez. Haize-erauntsi batek suntsitu zuen hiria, eta 1502. urtean hasi ziren berriz eraikitzen, gaur egun dagoen tokian. Mendebaldeko Indietako gainerako uharteak konkistatzeko abiapuntu izan zen, eta espainiarren mendeko kolonia oparoa izan zen Mexiko eta Peruko lurraldeak konkistatu baino lehen. 1586. urtean, Francis Drake ingeles itsasgizonak hiria hustu zuen. 1795-1809 urteetan, frantsesen esku egon zen; gero, garai labur batez espainiarren mende egon ondoren, Haitiko biztanleek konkistatu zuten hiria. 1844. urtean lortu zuen independentzia, eta Dominikar Errepublikako hiriburu egin zuten 1865ean. Ciudad Trujillo izena izan zuen 1936-1961 urteetan, Rafael Trujillo diktadorearen omenez.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errepublikako industriaren, merkataritzaren eta finantzen gune nagusia da. Industriak (metalurgia, industria kimikoa, petrolio-findegia, plastikogintza, eraikuntzako gaiak, ehungintza, janari-industria) garapen handia izan du azken urteetan hiriaren inguruan eraiki diren zentral elektrikoei esker.

Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Monumentuen artean, aipagarriak dira Santa María de la Encarnación katedrala, Ameriketako zaharrena, Diego Colonen jauregia, hiriko museoa eta Liburutegi Nazionala. Hiri koloniala Gizateriaren ondare izendaturik dago.[5]</ref>

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Population of Cities in Dominican Republic (2017), worldpopulationreview.com
  2. World Weather Information Service-Santo Domingo, World Meteorological Organization accessed 16 May 2012.
  3.   Santo Domingo Climate Normals 1961-1990, National Oceanic and Atmospheric Administration, dossier.ogp.noaa.gov, ftp://dossier.ogp.noaa.gov/GCOS/WMO-Normals/RA-IV/DR/78486.TXT. Noiz kontsultatua: 2012-11-5 .
  4. Climatological Information for Santo Domingo, Dominican Republic, Hong Kong Observatory accessed 16 May 2012.
  5.   Ciudad colonial de Santo Domingo, whc.unesco.org, http://whc.unesco.org/es/list/526. Noiz kontsultatua: 2018-1-2 .
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Santo Domingo Aldatu lotura Wikidatan