Txikipedia:Done Mikel Aralarkoaren santutegia

Wikipedia, Entziklopedia askea

Aralarko Done Mikel Santutegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aralarko Done Mikel in Excelsis santutegia edo Aralarko Santutegia, Aralarreko mendilerroan kokatuta dago Nafarroako Foru erkidegoko ipar mendebaldean. Arte erromanikokoa da, eta ditugun lehenengo erreferentziak 1032 urtekoak dira, nahiz eta dirudienez IX mendean ere bazegoen bertan tenpluren bat erromaniko aurreko arteaz eraikitakoa. Baina edukitako sutearen ondorioz, santutegia berreraiki egin behar izan zuten eta berreraikitzea aprobetxatuz handitu egin zuten.

Erretaula:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XII. mendean egindako urrezturiko eta esmaltetaturiko kobrez eginako pieza ikusgarria da, esmaltezko 37 pertsonai dauzka eta 2 metro zabal eta 1.14 metro altuko neurriak ditu. Erdi Aroko erlijio irudigintzan oinarritutako frantziar tailer batek egindakoa da, eta ordutik santutegiko aldare prinzipalean dago kokatua nahiz eta 1979ko azaroan Erik Belgikarrak erretaularen zati bat lapurtu zuen, baina urteen ondorioz pieza guztiak aurkituz joan dira.

Diotenez erretaularen jatorria Ricardo Corazon de Leon ondoren Ingalaterrako erregea izan behar zuenak, Nafarroako Berengelari egindako oparia da, ezkontza kompromisoa zutelako. Maria eta Joseren ereduari jarraituz beraiei lagundu behar ziena Aralarko Done Mikel arkaingeruak izan behar zuen, Aralarko gailurretik.

Ohiturak:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Santutegiko erdiko kaperaren paretean zulo bat dago beheraka, eta diotenez santutegiaren azpian dagoen lezeraino iristen da. Erdiko kaperaren paretan ere, Goñiko Teodosioren kateak daude eta jendeak hiru buelta ematen ditu horien inguruan.

Gainera pazko igandetik hasita nafarroako eta gipuzkoko 280 herritatik pasatzen da elizetik elizera  hiru hilabetez.

Teodosio bere gurasoak hiltzen.


Teodosio Goñikoaren Elezaharra:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nafarroako erregeak existitzen ziren baino lehenagoko denboreta, Goñerriko Teodosio buruzagiak musulmanen aurka gerran borrokatzera joan behar izan zuen. Urte horietan Teodosioren emazteak bestearen gurasoekin bizi behar izan zuen, eta logela nagusia utzi zien, horregatik berak logela txikiago batean egiten zuen lo. Urte batzuk beranduago Teodosio etxera iritsi zenean, Basajaunez mozorroturik zegoen deabruak bere emaztea *-beste gizon batekin zebilela esan zion. Teodosio osotara sumindurik logela nagusira sartu eta bertan zeuden biak labankadaz hil zituen. Gelatik ateratzerakoan kanpora atera eta bere emaztea mezatik bueltan ikusi zuen, horduan logelara bueltatu eta bere bigurasoak hilda harrapatu zituen bertan.

Teodosio osotara damuturik Iruñerriko gotzainarengana joan zen barkamena eskatzera, baina honek ez zekien horrelako gauza ikaragarriarentzako zer penitentzia jarri, horregatik Erromara bidali zuen Aita Santuarengana. Beranduago, Teodosio erromes joan zen Erromaraino, Aita Santuari barkamena eskatu eta kate batzuk jarri zizkion gorputza inguratuz. Teodosiok Aralar mendian ibili behar zuen kateak arrastan zituela, mirari jainkotiar baten ondorioz kateak beren kabuz erori harte. Penitentzia betetzen ari zela herensuge bat agertu zitzaion leze batetik, ondorioz Teodosio belauniko lurrera erori eta Done Mikel goiangeruari laguntza erregutzen hasi zen. Orduan goiangerua agertu eta “Nor Jaungoikoa bezala” esanez herensugea garaitu eta hil egin zuen, momentu horretan Teodosiori kateak lurrera erori eta Jaungoikoaz barkatuta gelditu zen.

Teodosiok bere esker ona adierazteko Aralarko gainan San Miguel in Excelsis tenplua eraiki zuen eta bertan geratu zen, horren lekuko dira gaur egun erdiko kaperan dauden kateak eta paretako zuloa, Zulo honetan kredoa errezatzen da deabruaren aurka.