Txikipedia:Donna Strickland

Wikipedia, Entziklopedia askea

Donna Theo Strickland, 1959ko maiatzaren 27an jaio zen Guelph-en, Kanada. Irakaslea eta fisikaria. 2018. urtean Fisikako Nobel saria irabazi zuen, Arthur Ashkin eta Gérard Mourouekin batera. Gerard Mourou bere tesi zuzendaria izan zen. Harekin batera tesia egiterakoan garatutako teknikarengatik jaso zuen Nobel saria. Teknika hau, intentsitate altuko pultsu optikoa deitzen da eta intentsitate altuko pultsu oso laburrak sortzeko erabiltzen da. Baliagarria da ebakuntzetan, medikuntzan eta zientzia ikerketa askotan. Bestalde, Arthur Ashkin-ek Nobel sariaren beste erdia jaso zuen, beste lan baten ondorioz.[1]

Donna Strickland hitzaldi bat ematen ari den bitartean.
Donna Strickland hitzaldi bat ematen ari den bitartean.

Sariak[1][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Donna Strickland hirugarren emakumea izan da Fisikako Nobel saria irabazten, Marie Curie eta Maria Goeppert-Mayer eta gero. 55 urte pasa dira Maria Goeppert-Mayerrek irabazi zuela.

Fisikako Nobel sariaren aparte, sari eta aitortza gehiago ditu:

- Alfred P. Sloan Ikerkuntza Beka (1998).

- Premier’s Research Excellence saria (1999).

- Cottrell Scholars saria (2000).

- AEBetako Sozietate Optikoko kide (2008).

Ikasketak[1][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ingeniaritza Fisikoa ikasi zuen McMaster Unibertsitatean, baina doktoretza Rochester Unibertsitatean egin zuen.

Sozietate Optikoko partaide, lehendakariorde eta lehendakaria izan da. Gaur egun bertako Aholkularitza Batzordeko burua da.

Fisikako Nobel saria jaso zuen denboran, irakasle laguntzailea zen Waterloo-ko Unibertsitatean.

Donna, Douglas R. Dykaar-ekin ezkonduta dago eta bi seme-alaba dauzkate.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c Donna Strickland. 2024-02-19 (Noiz kontsultatua: 2024-02-29).