Txikipedia:Elbira Zipitria
Elbira Justa Zipitria Irastortza (Zumaia, Gipuzkoa, 1906 - Donostia, Gipuzkoa, 1982) maistra, ikastolen sortzaileetarikoa, euskararen sustatzaile eta emakumeak baztertzearen kontrako borrokalari izan zen. Eusko abertzale sutsua eta euskal abertzaletasunaren eragile, jeltzalea (Emakume Abertzale Batzako kide) eta katoliko fededuna izan zen. Irakasteko modu berria erabili zuen, ikasle zituen ikasleen arteko berdintasuna aldezten zuena. Errepublika garaian sortu zuen bere lehen ikastola, Donostian. Eragin handia izan zuen ikastolen hasieran. Euskara eta irakasteko modu berria erabili zituen ikastoletarako. Haurren andereño izan zen, eta, euskarazko irakasle bilakatu nahi zuten irakasletzako ikasleen irakasle izan zen ere. Andereñoen andereño izan zela diote. Euskara batua ez zuen onartzen. Oso gogorra zen jendearekin, gizonezkoekin batez ere. Hala ere, ezagutu zutenen artean askok maite zuten. 2018ko udazkenean Maider Oleaga zuzendariak estreinatuko du Zipitriari buruzko "Muga deitzen da pausoa" dokumentala.
Sariak eta omenaldiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1984an, Donostiako Udalak Andereño Elbira Zipitria bidea izena jarri zion Donostiako Parte Zaharreko kale bati.
- 1984an, Eusko Jaurlaritzak Elbira Zipitria literatura saria sortu zuen.
- 2006an, Elbira Zipitriari omenaldia egin zioten Koldo Mitxelena kulturunean.
- 2009: Durangoko azokako Argizaiola saria Euskal Herriko andereñoentzat.