Elgorria gaixotasun bat da, birus batek eragiten duena. Haurrek sarriago hartzen dute elgorria, baina nagusiek ere hartu dezakete. Normalean, nagusietan gogorragoa izaten da.
Oso erraz zabaltzen da pertsona batetik bestera. Elgorria duen pertsona batek eztul edo doministiku egiten duenean, birusa airera botatzen du, eta birusa arnasten duen jendea infektatu egingo da.
Elgorriaren lehen sintoma edo seinaleak infekzioa harrapatu eta hamar egunera agertzen dira. Hasieran, hotzeri larri bat bezala izaten da. Pertsona infektatuak muki asko, sukarra eta begi gorri eta negartsuak izaten ditu. Gero, masailetan orban zuri-urdinxkak agertuko zaizkio. Sukarra igoko da, eta aurpegiko eta belarrien atzeko azala gorri jarriko zaio. Kolore gorri hori gorputz guztira zabalduko da.
Normalean, elgorria egun batzuen buruan desagertzen da. Pertsona batzuengan, ordea, osasun-arazo larriagoak eragin ditzake, adibidez, pneumonia eta entzefalitisa (garuna handitzea).
Ez dago sendagairik elgorriaren aurka borrokatzeko. Gaixotasun hau duten pertsonek atsedena eta asko edan behar dute. Elgorria ez harrapatzeko, txertoa izeneko substantzia bat xiringatu daiteke. Txerto edo bakuna horrek gorputza babesten du elgorriaren birusarengandik.